Beltzaran jartzeko moda
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-068-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: AZP-068/037
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Eta gaurko afan hoi, azala beltza ibili behar hori ordun e bazan ala ez?
- Ez, ez, ez, ez, ordun "más bien" juten giñen zeak medikuek agindute.
- Beai...
- Bai, bai, bai, bai. Umetan behintzet hola, bai, hamar-hamaika-hamabi urtekin eta zeara, beatzi egunin segidun juten giñan, beatzi baiño hartzea, bai. Ta gero jayetan juten giñen, baiño lelengo zea. Ni akordatzen naiz gure tia batekin eta nola juten giñen, txandan juten giñen, bat zea batien ta bestin. Ta gero hamen beste emakume bat, hil zan hure're bai, hura aurrien bizitzen zan, hure oso... hure bai juten zala udara guztiyen emakume hura. Hari agindute zagon hori medikubak eta.
- Ze juten ziñaten, bazkaria hartuta?
- Ez ez ez, bazkaldu te ordu bat eta erdiko zeara, autobusea, o trenea juten giñen.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!