Baserriko arropak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-050-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 14a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: AZP-050/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu
Transkripzioa
-Normalen, baserrin, ze jantzi ibiltzen zenduen ? Esan nahi det, eguneroko bizimodun.
-Ene ba, soiñekuek. Nik, guk, geo leheno bazien txanbrak-eta ibiltzen zituen, amamak.
-Txanbra?
-Txanbrie, gure amamak txanbrie esaten...
-Zeri esaten ziozuen txanbra?
-Ba zuk´e... ikusita eongo zea, hori, zea... A, hau ez da /ezta/ kendu ber. Esto... Nola esango dizut /esangoizut/ ba...? Baserritar jazten die /jazteie/ ba? Pues jazkera hoixe. Bueno, guk ez e? Guk soiñekuk-eta ibiltzen giñuzen. Baiño zeak, ia gureandik´e ya hasi zan soiñekukin ta. Baiño amamak-eta ibiltzen zeben, ba, hori, txanbrie ta. Izekok-eta´re ez txanbraik, soiñekuk-eta mas bien; amak´e bai.
-Eta... Abarkakin?
-Bai. Ta nei, gaiñea, abarkie gustatzen zitzaten, e? Hankie sujeto lagatzen dizu /lagatzeizu/, ta geo, gaiñea, lehen esan dizutena, ba, nik ontziyek jaso ta josten eo nauela aittitten zain eoten nintzen. Ta gero beak´e zea iten zin, ni gaztie ta “Guk ibili beharko diñau baserriye hamen, guk ibili beharko diñau /berkoñau /!” esaten zin aittittek, eta… Gu lehelengo biyok behintzet sorora biyok beti.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!