Erregeek ekarritako opariak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-043-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: AZP-043/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Ze izaten zan ordun, erregek, olentzero ta holakoik ez zan eongo?
- Ez, ez, ez, erregiek bakarriken. Eta honek'e badauzke kontu polittek. Esto, izeko batek hamen artin soltera, aman ahizpe honena eta holakotxe kuadrau-kuadraue, ez dakit papelien biltute. Ene, turroia zalakuen hau eta harriya, harri pusketie. Honek'e kontatzen ditu polittak. Hure emen zan disgustue, turroie zala pentsau horrek eta geo harriye.
- Izaten zan ikatza ta?
- Iketza're bai, bai. Oin'e bai e? Iketzak eta hoiek. Hoixe.
- Zeozertako ilusioa beharko zan.
- Bai, poza, ezer ez ta poza.
- Geo abon-eskea ta...
- Bai, ibiltzen zien hauek gabon eskien ta ta. Gure anaiyek'e bai.
- Zu ibiltzen ziñan?
- Ez, ez, behin'e ez. Gu ez.
- Oiñatzen ez zan ibiltzen
- Ez, ez, gizonezkuek, mutillek, soiñukin. Esan dizut ba, ta geo baten bat urte hartan hildeku baldin bazan urte hartan, errezau. Soiñu triste-tristie jotzen zeben ta errezau itten zeben.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!