Elurretan jolasten zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-037-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: AZP-037/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Elurre iten zunien iten gendun elur tireka. Elur bola tiretzen. Mutillek alde batetik eta nexkak bestaldetik. Ipintzen giñuzen han zea zeon... ba, oin prontoie ta daure baiño bi baratzan erdiyen pareta altu bat... eta estrata hartan ipintzen giñuzen elurre iten zunien da ta... Bolikin jo mutil batek negar iten bazun neskak irabazi, eta mutillek tire bolie ta neska bat jo ta neski negarrez, neska neskatakon batek near iten bazun, mutillek irabazi.
- Negar in ber ordun... irabazteko?
- Bai... Eta oin akordatzen naiz... Ni txikiye nitzen, txiki-txikiye. Gero hazi nitzen oso. Eta txikiye ta ni txikiye ikusi ninduenien mutilek... danak nei tire, nei tire... nei negar negar erainarazi nahi... ta halako baten lertu eta buelta-bueltan ja-ta dana elurrez ein ninduen ta... buelta nitzen ta tire det eta jotzen det bat begiyen. Ta mutil hori negarrez. Hayek galdu, ba, ordun! Ta bestik esaten zion ordun: “Hori dek eskaskeye in dekena! Hireatiken geldu diu!” eta “ez, halakotxe begiku eman zeak ba...”. Ta hure negarrez.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!