Donostia (Gipuzkoa)

Ama, neskame ibilia

Ama, neskame ibilia Ama neskame ibilia zen, zuzen bizitua. Antiguan jarri ziren bizitzen, baserrira joan aurretik. Baserri zahar-zaharra zen. Behiak biltzen ez zekien amak, baina ikasi zuen. Oso langilea zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-112-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama neskame ibilia zen, zuzen bizitua. Antiguan jarri ziren bizitzen, baserrira joan aurretik. Baserri zahar-zaharra zen. Behiak biltzen ez zekien amak, baina ikasi zuen. Oso langilea zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nere ama´re oso zea zan, neskame-ta ibiliya. Ta etxekoandre ba emen zun /ementzun/ hola... zea, hain zuzena emen zan /ementzan/ ta ohiyan azpia juten emen zan /ementzan/ ta hola: bihetza pasa ta geo hautsa eakusten emen ziyon /ementziyon/. Ta hola, zuzen-zuzen bizituba. Eta geo gue aittakin o zeatu da ta… attak zun baserriya. Ta ordun attak ba Aiyetetik pasiatzen-ta /da/ ai zala eakusten emen ziyon /ementziyon/ etxia beria nun zun /nuntzun/. Baiña ez emen ziyon /ementziyon/ esaten behin´e basarria jun behar zunik /behartzunik/. Eta hala, kalian jarri emen zian /ementzian/, Antiguan, bizitzen. Baiño aitta maliziyakin ba alki… zean, maixterra jarriya emen zekan ba, etxian. Zemat, zemat urteko ta… juxtu-juxtu ba beak pentsatuba: “Hau ateatzian jungo gatxik” ta hola. Eta Antiguan. Ta geo hua maixterra jun zanian /juntzanian/ ba, ba beak´e hara jun basarria. Ta basarriya xar-xar-xarra. Ta eundokua, gue amak eundokuak sufritu biha izan dittu aurretik. Xar-xar-xarra, ta geo hara. Ba ta… geo behiyak biltzen´e ez baitzekin, amak. Nik´e ez nekin, baiño, behiyak biltzen ezta. Geo aita feria ta juten emen zan /ementzan/, osteunetan, eta geo etxea etortzia´re haztu askotan. Behiya bildu bihar zula /bihartzula/. Ta geo baten bat jungo zan, ta hurrena bestia, ta. Ya behintzat etortzen ez, eta geo garaiya bakizu, behiyak garai batian bildu bihar baitia. Eta hala pixkana-pixkana hasi emen zan /ementzan/ bea, ta geo behiyak biltzen, ikasi ta... Holaxe zan bizimodua leno.
-Zuen ama oso langillia zan, ezta?
-Bai. Oso langillia zan, oso gogorra zan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia