Dolarearen gaineko zerga jarri zutenekoa
Sagardoa ez zuten saltzen, eta dolarea erabiltzeagatik ere ez zuten kobratzen. Gerora, dolarea zuenari zerga jarri zioten. Inspektorea miatzera etortzen zenerako, barrika handiak garo artean ezkutatzen zituzten.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: AZP-034/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Sagardoa saltzen zenuen?
- Ez, ez, hamen Olalde o harek'e harek'e, eneee, zazpi barrika zortzirehun litrokok eramaten zitun harek urtero, urtero eiten zanien.
- Zuei hainbesteko diru bat o ematen zizuen uzteagatik tolarea? Bai, ezta?
- Ez, ez.
- Gero ipiñi ziyoen sagarduai inpuestua, inpuestua sagardua iten zebenai.
- Tolarie zeukenai.
- Dolarie zeukenai, sagardua iten gendun ba? Ta geo etortzen zien sagardue zeon edo ez errejistratzea. Ta ordun in ber izeten zan barrika hoiek ukuillun ipini, garotan tapau ez ikusteko, ordun barrika txiki bat edo bi erakutsi, holaxe moldatzen giñen.
- Inspiktorie etorri eta "etxe honetan gehio dao sagardua! gehio dao!"
- Baiño kriston garo pillakin tapauta egoten ziela, [...] han ze in? Inpuestua ipintzen ziyoen, inpuestua ipintzen ziyoen, bai.
- Bai, bai, inpuestua.
- Dana izkutuka ibili behar.
- Dana izkutuka, dana.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!