Pedro Agirre Unanue
Azpeitia (Gipuzkoa) (1938-2021)
Biografia
Aratz-Matxinbenta (Aratzerreka) auzoko Aratz baserrian jaio zen 1938an. Aita Aratz baserrikoa bertakoa zuen eta ama, berriz, Igaratekoa. Auzoan bertan ibili zen eskolan, 12 urterekin hasita. Baserriko bizimodua egin zuen beti eta basoko lanetan ere aritu zen 18 urtera arte. Sagardogintza gertutik ezagutu zuen auzoko dolare bakarra euren etxean zegoelako. 18 urtetik atzera etxetik kanpo zenbait lantegitan aritu zen lanean, Azpeitiko Urkizu tornu lantegian, Azkoitiko Retimac lantegian, artezgailuak ("rectificadora") egiten, eta Azpeitiko Zubiola Kooperatiban. Xanti anaiarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-034 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





