Azpeitia (Gipuzkoa)

Telefonoaren ordez izara zuriak

Telefonoaren ordez izara zuriak Lehen telefonorik ez zenean, izara zuria zabaltzen zuten zuhaitzean, urrutitik jakin zezaten enkarguren bat bazegoela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-034-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen telefonorik ez zenean, izara zuria zabaltzen zuten zuhaitzean, urrutitik jakin zezaten enkarguren bat bazegoela.

Transkripzioa

- Ordun telefonoik ez zan izango, ta nola moldatzen ziñaten? Hemen atzerrekan ez zan telefono bat?
- Oso erreza izeten zan: layeako o zeozer enkargu baldin bagenduken, holako gure arrebakin te, hor aurrian sagarran ondun izarie ipini.
- Izara zuria?
- Ta ordun ya bagiñakigun "ba, badek hor zeozer, o hori in ber diat, o hure jetsi", o zea, sistemie horixe.
- Gure amak hori zea hori neska hori [...] hori izugarri behekotzat hartu zuen, eta hamen zein zan? Ez zait akordatuko oain. Behiñik behin gaixotu o zeoze ein zeuen amai, gure etxeko zeien, eskola hamendik juten zan, eta eskolatik etorri gea ta ama kejauta o zerien ta, "jungo ez bahaiz gaur zera etxea"...
- Ta nik ezer pasauta ez nengola. ta ordun hara amena jun ber.
- Eta nei esan zian izerie hortxe ziok eta eraman ta han Txaaki esaten genun, punte hartan zabaldu izerie ta ipiñi ta hure zea in ezkeo, bestiek bazekiyen.
- Zeozen arrastua.
- Holaxe zian.
- Telefonua huaxe zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia