Santiago Agirre Unanue
Azpeitia (Gipuzkoa) (1926-2021)
Biografia
Azpeitiko Aratz-Matxinbenta (Aratzerreka) auzoko Aratz baserrian jaio zen 1926an. Aita Aratz baserrikoa bertakoa zuen eta ama, berriz, Igarate baserrikoa. Auzoan bertan ibili zen eskolan, denbora laburrean izan bazen ere. Artean umea zela ezagutu zuen gerra garaia. Umetan akolito lanetan ibili zen elizan. 13 urterekin basoan hasi zen lanean, okindegietarako egurra ateratzen. Baserriko bizimodua egin zuen beti. Etxe inguruan fruta-arbola ugari zituzten, sagastiak gehienbat, eta auzoko dolare bakarra euren etxean zegoenez, sagardo ugari egiten zuten. Pedro anaiarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-034 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





