Eliza lehen eta orain
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-025-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: AZP-025/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Ordun eliziek’e indar asko zauken ez?
- Bai, bai, gaur hobeto dao. Orduen, nik ze esango dizut… nik horregatik esaten det gaur hobeto daola elizie. Zeatiken orduen elizie, nik uste det elizetik kanpoa geyegi sartzen zala. Ta gaur hobeto dao. Gaur nik “por ejemplo” Azpeitiko erretorie asko maitte det, asko baliyo du te. Ta horrek ez du bat’e herriyen zeatzen, ez da zeatzen bat’e, e? Ze gizon sentzillu ta zea daukeun. Ta langillie. Leno zeago zan, hombre, aizu, apaizen bat ikusitakuen, ta hamendiken Banco San Sebastian horta, ta apaiz bat ikusitakuen lasterka, ta “ave maría purísima”. Oin?
- Ta akordatzen zea hola garai hartako apaizen bat hola pixket ezagune o?
- Orduen?
- O pasadizon bat?
- Ordun famie… parientiek? Parientie… ordun famoso zegon hamen, honbre, Kasiano Garaialde erretorie, zea, bestie, don Modesto Madariaga, takarra, takarra… batien batien korun eman zin koskorreko bat, kank!
- Ze in zenun ba?
- Takarra! Hitz eiten ai nintzen! Hitz eiten ai nintzen ta! Bai, geo… Bai, gaur gaur elizie herritiken han. Elizie han jokatzen du gaur geyo. Lehen, ordun beste zea bat zan, “demasiao”.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!