Abaltzisketa (Gipuzkoa)

Negu gogorrean ardiak zaintzen

Negu gogorrean ardiak zaintzen <p>Artzain ibili behar izan zuen. Gaintzan izaten zituzten ardiak. Bildotsak zaintzen ibiltzen zen. Elurra zenean, arkumeak barruan edukitzen zituzten. Neguak oso gogorrak izaten ziren, orain baino gogorragoak. Jantzi egokirik ez zuten. Orain erregeak bezala bizi garela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artzain ibili behar izan zuen. Gaintzan izaten zituzten ardiak. Bildotsak zaintzen ibiltzen zen. Elurra zenean, arkumeak barruan edukitzen zituzten. Neguak oso gogorrak izaten ziren, orain baino gogorragoak. Jantzi egokirik ez zuten. Orain erregeak bezala bizi garela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu’re artzai ibili behar izaten gendun.
- Bai, e?
- Beharko!
- Zer zenezkaten ardi asko?
- Ez, uaingo laurdenik ez. Bai, orduako asko izango zan, baiño ez, ez dizut esango zenbat ardi zittun, baiño behiñepein endredoako bazan. Hor Gaintzen izaten giñen ardikin.
- Naparron?
- Ez, hor, hemen dau Gaintze, beste... bai, herri honen paren beste... hor, Gaintze, Ordizi aldea o hortaa, Gaintze.
- Ta noiz juten ziñaten harea?
- Beno, udatzenen juten zien ardikin Santa Maiña, eta eguarrik aldea [atzea] etortzen zien, ardik ume itteko, eta gero hemen ibiltzen zien. Ta gu... bildotsa, bildotsa jakingo dezu zer dan, ttiki... arkumetati hurrena, ta hoik zaintzen-ta ibiltzen giñen gu.
- Zuek ze iten zenuen?
- Haik zaintzen.
- Ta ze in behar izaten zan zaintzeko?
- Haik zaintzeko? Barrutin ibiltzen zian. Zelaien ibiltzen zian, ezta? Eta zelaietio, ba, guk harea ta honea ta, hola ibili. Ta elurre zanen, han barrun eukitzen zien, eta ordun, zea, belar pixkat eman ta. Ta, gaiñentzen, ze esango dizut, ba, nik? Ze... behiñepehin elurre zanen, ardik-eta, gero umek jaiotzen zienen-ta, ai! oso... oo! negu gogorra! Oain, oain ez du urdun bezelako neguik itten. Ordun negu... Beno, halako jantzik eta halako oiñetakok eta... ze uste dezu! Oin? Oin erregea baiño hobeto bizi gea ta! Hala bizi gea!
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia