Bizimodua gogorra zen, neguan bereziki

Herrira joan behar izaten zuten ur bila eta arropak garbitzera. Gogorra zen baino egin behar izaten zen. Neguan artoa edo babarruna aletzen egoten ziren. Lehen haize gehiago izaten zen. Sua pizteko beldurrez ibiltzen ziren eta alkohola erabili behar izaten zuten. Umeak eskolara bidaltzen zituenean bazkaria prestatzen zuen.

Bizimodua gogorra zen, neguan bereziki <p>Herrira joan behar izaten zuten ur bila eta arropak garbitzera. Gogorra zen baino egin behar izaten zen. Neguan artoa edo babarruna aletzen egoten ziren. Lehen haize gehiago izaten zen. Sua pizteko beldurrez ibiltzen ziren eta alkohola erabili behar izaten zuten. Umeak eskolara bidaltzen zituenean bazkaria prestatzen zuen.</p>
Hizlaria(k): Artola Etxeberria, Ana
Herria: Abaltzisketa (Gipuzkoa)
Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
Data: 2009(e)ko abenduaren 23a
Iraupena: 0:02:40
Erref: ABL-004/040
Kodifikatzailea: Karmele Arteaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

-Herriaiño jun bihar izaten zenuen ur billa?
-Bai, ta erropak jotzea re bai e
-Herria?
-Bai
-Hemen erreka urrutigo geatuko zitzaizuen?
-Ez. Gu uda ekarri zuenen, hemen ez zan ezen paltik e
-Baiño hoi baiño lehenago ekarri aurretik?
-Ekarri aurretik deak plaza jun ber!
-Danak?
-Danak!
-Erropa jotzea’re plaza?
-Bai!
-Ur billa zuentzako plaza?
-Plaza!
-Ta ganaduak eateko?
-Baita’re!
-Plaza?
-Nik jaiotetxetik ze, gaiñentzen hemen kamio ixkiñen ta ba dakizu /bakizu/ zerbaitte, jaiotetxetio diferentzie, baiño udekin ñios! Gorra huaun e, hue gorra zan e, elurra bazan, bueno egie esan, gizonak asko launtzen zin e, egualdi txarra baldin bazan, harek udek ekarriko zittun etxea, hoi bai, hoi bai. Egurra txikitu ta uda ekarri ta hoi bai. Baiño iñ iñ behar ordea. Ta uain nagu parten aitzen giñen gure harek e bazin haria iteko zea bazun eta, zea itten zun harie in harek’e, ta gero ni galtzerdik itten, harek gero pillan jartzen zittun, eta nik tartea nunen, baiño nik behiñik behiñ o artoa aletu, o baburruna aletu negu parten. Umek eskolan, haik etxea etortzeako bai gusto asko patatak eo. Hoi’re esan behaizut. Hemen haize ikaragarri izaten zan, uain ez da izaten lehen [...] baiño ikearrizkoa, aspaldi paken gare, torriko da, torriko da, zea ta, hok eskola juten zien, esnea o pixkat epelduta zeakin, zea ogikin al zan bezela, zea, esto…
-Alaba: Hego haizea zanen?
-Hego haizea zanen, goatzen al zea?
-Alaba: Ez, esan itezulako.
-Bai, esango ez det ba, hola hiru anka txikikin ze bat...
-Alaba: [...]alkoholakin itten zan
-Alkoholakin itten zan, han kazo txikin esnea beotu, eta kafesnea o ala eman ta hoi zea, eskola juten zien hok gaixok, eta geo hok etortzen eguardiñ’e haize haundie eta al zan, nik ze esango dizut ba arrautze o zerbaitt eman berriz’e, eta baiño illuntzeako haizea gelditzen bazun bai azkar asko, zea, porru patatak eo patatak jarri, bai, otorduik in gabe...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia