Ikasleei gela barruan euskara batuan eta zuka
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-082-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Magisteritza ikasi eta berehala Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastetxean hasi zen lanean. Irakasleen artean hika erabiltzen zuten, baina zalantza zuten ikasleei nola zuzendu. Gelatik kanpora erabiltzen zuten hitanoa, baina gela barruan euskara batua eta zuka. Gogoan du elkarrizketa batzuk hitanoz zituen Nemesio Etxanizen antzerki bat irakurri izan zutela eskolan, baina, horrez gain, ez zuten lanketa berezirik egiten. Herriko euskara ere ez da landu izan.
- Proiektua: Hike eizan!
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2021(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: AZK-082/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua , Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!