Ixabel Jauregi Alberdi
Azkoitia (Gipuzkoa)
(1956)
Biografia
Aita Larrabetzukoa zuen eta ama azkoitiarra. Ama gazterik alargundu zen eta bakarrik atera behar izan zituen aurrera hiru seme-alabak. Alondegi gaineko eskola nazionalean ibili zen umetan, eta gerora mojetan. Magisteritza ikasketak egin zituen Donostian eta, euskal kontzientzia piztuta, euskaraz alfabetatzeari ekin zion. 1983an bertsolaritzaren inguruko ikastaro bat egin zuen Juanito Dorronsororekin eta ordutik bertsolaritzaren munduan murgildu zen. 1987an bertso-eskola ipini zuen martxan Azkoitian. 2000. urtean Erniarraitz Bertsozale Elkartea sortu zuten. Magisteritza ikasketak bukatu zituenerik erretiroa hartu arte irakasle lanean ibili zen Azpeitian eta Azkoitian eta bere irakasle ibilbidean bertsolaritza erabili izan du sarri, euskara lantzeko tresna gisa. Umetatik jaso zuen hika etxean eta hala egin izan du beti etxekoekin eta lagunekin. Senarrarekin eta seme-alabekin ere hika egiten du. Azkoitiko hitanoa bultzatzeko proiekturako egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Aita Larrabetzukoa eta ama azkoitiarra |
|
2 |
Eskola nazionalean Aizarnako irakasle euskaltzalea |
|
3 |
Moja bati esker ikasketekin jarraitu ahal izan zuen |
|
4 |
Magisteritza ikasten ari zela, euskal kontzientzia piztu |
|
5 |
Ikasleei gela barruan euskara batuan eta zuka |
|
6 |
Atzerritik etorritako ikasle mutilak hika |
|
7 |
Kanpotik etorritakoen jarrera euskararekiko |
|
8 |
Donostian eta Bergaran euskaraz alfabetatzen |
|
9 |
Bertsolaritza ikastaroa Juanito Dorronsororekin |
|
10 |
Bertsolaritza, ikasgelarako baliabide aproposa |
|
11 |
Azkoitiko bertso-eskola eta Erniarraitz Elkartea sortu zituen |
|
12 |
Erniarraitz Bertsozale Elkartearen izena eta logoa |
|
13 |
Bertsozaletasuna nondik datorkion |
|
14 |
Urepelera, Xalbadorren etxea ikustera |
|
15 |
Amaginarrebari gustatu ez arren, senarrarekin hika |
|
16 |
Seme-alabei hika egin arren, euren artean zuka |
|
17 |
Hitanoa telebistan eta literaturan |
|
18 |
Hikaren gertutasuna; kontzientziaren beharra |
|
19 |
Euskal kulturaren aldeko apustua |
|
20 |
Gazteen euskara zabartzen eta testuak pobretzen |
|
21 |
Ikasleak nola motibatu izan dituen, irakur dezaten |
|
22 |
Ipuin asko kontatu izan dizkie seme-alabei |
|
23 |
Irakurtzearen inguruko hausnarketak |
|
24 |
Emakume eta gizonezkoeen ezberdintasunak, baita hizkuntzari lotuta ere |
|
25 |
Zukatik hikara aldatzeak esfortzua eskatzen du |
|
26 |
Euskaldun berriekin mintzapraktika, esperientzia aberasgarria |
|
27 |
Emakumeak komunikatzaileago |
|
28 |
Kultura ezberdinak ezagutzearen eta transmisioaren garrantzia |
|
29 |
Adjektibo ezkorrak: zanpana, zarbua, txolina... |
|
30 |
Amamaren inguruko kontuak: ezkon-bidaia, inude joan beharra... |
|
31 |
Berdintasunik eza etxeko lanetan, haurren heziketan... |
|
32 |
Hizkuntza pobretu egiten da erabili ezean |
|
33 |
Ikasleen gurasoekin, normalean, zuka |
|