Ikastetxe eta irakasleen jarrera hitanoarekiko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-077-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Berak Gradu Bukaerako Laneko proposamena Floreaga ikastetxerako egin zuen. Ikastetxean ordurako mahai gainean zuten hitanoaren gaia eta interesa ikusi zuen. Ikastetxeko euskararen erabilera. Ikastetxe publikoetan irakasleak asko aldatzen dira eta irakasle askok ez dakite hika. Alabaren irakasleak hika egiten die. Irakasleen artean interesa piztu beharko litzatekeela uste du.
- Proiektua: Hike eizan!
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2021(e)ko maiatzaren 31a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: AZK-077/038
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Ikastetxien aldetik zer jarrera ikusi zendun zuk? Ikusi zendun...?
- Bai, nik uste det ikastetxik-eta badaukebela hori... hori mahai gain... Ni ikastetxea gai honekin jun aurretik gai hori mahai gañin zauen ikastetxin. Osea, ai zien horrekin, udaletxikin´e gaiñea hasitte zauen proiektu hau pixket bultzatzeko ta hola ta... ikastetxik beaxen aldetiken´e bai. Oin, eske kriston zailtasunek dauzkebe baitte. Ez da erreza, ze... Bueno, gaiñea, Florian (Floreagan), adibidez, haur hezkuntzan erderaz... ni harrittute gerau nitzen umik eta. Bai, ze daude kanpo... kanpotik etorrittekuk-eta asko daude euskeraz etxin ez dakibenak, famili erdaldunetatik... Florian bertan famili erdaldunek... bueno, iguel Axkoittixen jaixotakuk dienak gurasuk, e, baiño attitte eta amama Extremaduratiken edo Zamoratik etorri zienak eta hola, ta ohitturez erderaz ein debenak-eta asko daude. Ta, ordun, beaxek daukebe lan pillo bat euskeraz eittikin, osea ya hikakin hasteko. Oin, ez dao aukerau berrik ezta, ez? Osea, zuk hasi leikezu euskeraz ya hitanua sartuiez, hasi leikezu baitte. Ordun, ein leike. Baiñe interesa badao. Nik uste det badaukebela, bai. Ikastetxetan pasatzen dana /pasatzeana/ da gero baitte, batizbat publikotan-ta, ba, ordezkapenak-eta´re asko eitten diela /eitteiela/ ta, ordun, jende asko ez da herrikue´re ta, ordun, fffffuuuuu... ez daki! Seguruna irakasle askok ez dakibela.
- Hori esaten zendun, ez? Publikuan izango balitz... kasu hontan Florian irakasle danak zian noka erabiltzen zebenak.
- Bai.
- Publikuan izango balitz, ba, lehelengo hor...
- Bai, lehelengo irakaslik in berko lukebe. Oin, adibidez, nere alaba dabil zean, ikastetxe publikun dabil, eta bean andereñuk noka eitten dixobe. Osea, hitanue eitten dixobe umiei eta neskai noka eitten dixobe. Bai.
- Beittu ze ondo.
- Bai. Azpeittiarra da andereñue ta ya badauke bere adin bat... ba, bueno, harek bizi osun eingo zun eta umiei eitten dixobe. Ordun, batzuk badaude, irakasle batzuk, ba, ya badaukebenak kezka hori o hola ta... bai, badaude batzuk. Oin, gero nik uste det /ustet/ daudenak´e gehixo aprobetxau... “aprobetxau” leizkela. Bai. Igual konsziente izen ezkeo beaxek o iguel ikastaro batzuk ein beaxek´e, ba, ez bakarrik noka ikasteko, baizik eta zeatiken ein noka o ze ai dan pasatzen o horri buruzko hausnarketa bat eingo balitzeke... ba, bai.
Egilea(k): Gorka Goikoetxea (Azkoitia BHI) , Xabat Mendizabal (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!