Azkoitia (Gipuzkoa)

Zumaiako flysch-a bisitatzeko lehen ibilaldia

Zumaiako flysch-a bisitatzeko lehen ibilaldia <p>Zumaian lehenengo aldiz flysch-a bisitatzeko txangoa antolatu zenean, Maria Jesus eta Mari Lurdes ahizpa gazteena joan ziren. Egunkarian iragarri zuten eta izugarrizko jende pila azaldu zen. Antolatzaileak beldurtuta geratu ziren. Mari Lurdesek dena grabatu zuen bideoz. Zer ibilbide egin zuten. Marea behean zegoela hasi zuten ibilaldia, baina bukatzerako batzuek busti egin ziren. Ibilbide gogorra izan zen. Gehiago ez zuten era horretan antolatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-070-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaian lehenengo aldiz flysch-a bisitatzeko txangoa antolatu zenean, Maria Jesus eta Mari Lurdes ahizpa gazteena joan ziren. Egunkarian iragarri zuten eta izugarrizko jende pila azaldu zen. Antolatzaileak beldurtuta geratu ziren. Mari Lurdesek dena grabatu zuen bideoz. Zer ibilbide egin zuten. Marea behean zegoela hasi zuten ibilaldia, baina bukatzerako batzuek busti egin ziren. Ibilbide gogorra izan zen. Gehiago ez zuten era horretan antolatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Maria Angeles: Zeana´re oso politte, hori guk bota giñuna, zea, Zumaikue.
- Maria Jesus: Flysch-ena .
- Flysch-e. Lehenengo aldixe ein zanin flysch-en eskurtsixue ta beaixek bildurtute geldiu zin.
- M.J.: Bai be, pediodikun anuntziau zeben-ta flysch-ea eskurtzitxue eingo zala. Ta han jun giñen haure ta ni, bixok. Zea... onbre...
- M.A.: Pelikule osue.
- M. J.: Ta jendie... jendie hilaxe juntau zan! Ta bildurtu ein zin Zumaiko jendie...
- M. A.: Bildurtuko ez zittunan, ba?
- M.J.: ... organizau zebenak. Ta baiño oso gogorra zala ta oso gogorra zala.
- Mari Consuelo: Oiñetako onak ber ziela ta zea ta...
- M. J.: Oiñetakuk-eta ber zala ta jendik iñok kasoik ez.
- M. A.: Ezta kasoik´e, danak ertetzeko pronto .
- M.J.: Gero hor ikusten da, baiñe... jendie...
- Hori lehenengo aldixe ein zana?
- M. A.: Lehenengo aldixe ein zana. Oin eitten debe /eittebe/ ya,...oin diferentie da, baiño baiño lehelengo aldixe ein zanin...
- Encarnita: Gaiñea, marea alta zauen ta jaisten...
- M. C.: Ez, aldrebeska, ixilik egon hai, marea baja zauen ta.
- M.A.: Marea baja, gero altatu.
- M.J.: Mendiz jun, ta...
- M.C.: Sakonetaa jeitsi...
- M.J.: Sakonetaa jeitsi eta handiken Zumaire flysch-etiken.
- M.C.: Itsasotiken.
- M.J.: Itsasotiken. Dexente gogor izen zan, baiñe batzuk geixki allegau zin.
- M.A.: Bueno… pelikulen ikusten den /ikusten/, pelikulie asko...
- M.C.: Aaa.. akaberan hiolaxe eitten du /eitteu/ batek.
- M.J.: Ta geo, gaiñea, karo, marea baja. Porke haixek kontun hartu zeben urtin bajuna ordun zala ta egun hare aprobetxau zan hori eitteko. Ta ailleau giñeneako...
- M.C.: Ixotzen!
- M.J.: Karo, jendie nekau ta ya ure ya haitz-artetaa ure etortzen.
- Batzuk larri igual?
- Bai! Larri ez, baiño ba... ba... baiño gehixo ez zeben ein hola, e! Gehixo ez zeben ein. Ez zin atrebiu gehixo eitteik.

Egilea(k): Mamadian Diallo (Azkoitia BHI) , Samah Lemtanten (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia