Mari Consuelo Domenech Arrieta
Azkoitia (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Eper kalean (Aizkibel kalea) jaio zen 1938an. Aitaren aldeko amama, Eustakia `Erribera´, Bartzelonara joan zen neskame eta katalan batekin ezkondu zen; harengandik datorkie Domenech abizena. Aita han jaioa zen, nahiz eta gero Azkoitira joan ziren bizitzera. Ama, berriz, donostiarra zen. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Amamak martxan jarritako negozioari eutsi zioten urte luzez eta denetarik saldu izan zuten herrian oso ezaguna zen dendan: gozokiak, egunkariak, fruta... Erroskilak, txurroak eta karameluak etxean egiten zituzten. Mendizaletasuna ere aitarengandik zetorkien eta anai-arreba guztiak asko joan izan ziren mendira ume-umetatik. Euren dendan jasotzen zuten Anaitasuna Mendi Bazkunako kide izateko kuota eta mendi-ibilaldi guztietan parte hartzen zuten. Mendi garaietako kanpamentuetara ere joaten ziren eta Europa osoan zehar ibiliak dira. 60ko hamarkadan bere kontura yoga ikasten hasi zen, Pueblo egunkarian aurkitutako azalpen batzuei jarraituta. Hasieran bere kontura eta gero irakasle baten laguntzaz, urte luzez jardun zuen yoga ikasten eta gero nahi zuen edonori klaseak ematera pasa zen. Maria Angeles eta Maria Jesus ahizpekin batera egin zitzaion elkarrizketa (Encarna eta Salvador anai-arrebak ere bertan zeuden).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-069 | 2020 | Azkoitiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
AZK-070 | 2020 | Azkoitiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
AZK-072 | 2020 | Azkoitiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute