Maria Jesus Domenech Arrieta

Azkoitia (Gipuzkoa) (1937)

Biografia

Eper kalean (Aizkibel kalea) jaio zen 1937an. Aitaren aldeko amama, Eustakia `Erribera´, Bartzelonara joan zen neskame eta katalan batekin ezkondu zen; harengandik datorkie Domenech abizena. Aita han jaio zen, baina, aitona gaixotzean, Azkoitira joan ziren bizitzera. Ama donostiarra zen. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Amamak martxan jarritako negozioari eutsi zioten urte luzez eta denetarik saldu izan zuten herrian oso ezaguna zen dendan: gozokiak, egunkariak, fruta... Erroskilak, txurroak eta karameluak etxean egiten zituzten. Mendizaletasuna ere aitarengandik zetorkien eta anai-arreba guztiak asko joan izan ziren mendira ume-umetatik. Euren dendan jasotzen zuten Anaitasuna Mendi Bazkunako kide izateko kuota eta mendi-ibilaldi guztietan parte hartzen zuten. Mendi garaietako kanpamentuetara ere joaten ziren eta Europa osoan zehar ibiliak dira. 1961ean Azkoitiko Udalean hasi zen lanean administrari gisa eta bertan lan egin zuen 1997an erretiroa hartu arte. Demokrazia garaiaren hasieran, idazkaririk ez zegoenez, berak bete zuen hutsune hori denbora batez. Maria Angeles eta Mari Consuelo ahizpekin batera egin zitzaion elkarrizketa (Encarna eta Salvador anai-arrebak ere bertan zeuden).

Zintak

KodeaDataProiektua
AZK-069 2020 Azkoitiko ahotsak
AZK-070 2020 Azkoitiko ahotsak
AZK-071 2020 Azkoitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Euskaraz egitearren, isuna ordaindu behar eskolan Bideoaren ikonoa
2 Gaztetatik mendira; Europa osoan zehar Bideoaren ikonoa
3 Aita mendizalea; zaletasuna ingurukoei kutsatu Bideoaren ikonoa
4 Praken gainetik gona jantzita mendira; leizeetara sartzeko zaletasuna Bideoaren ikonoa
5 Tximinia garbitzaileak uzten zizkien eskalatzeko sokak Bideoaren ikonoa
6 Monte Perdidora igo zuen lehen emakume azkoitiarra Bideoaren ikonoa
7 On Domingo abadea, umeei "mamuxak" banatzen Bideoaren ikonoa
8 On Domingo abadea, gizon ona Bideoaren ikonoa
9 Emakume asko neskame edo inude Espainia aldera Bideoaren ikonoa
10 Erribera baserria Bideoaren ikonoa
11 Esnegorriak Kataluniara bidali, han saltzeko Bideoaren ikonoa
12 San Andresetan Eustakia `Erribera´ren zozketa Bideoaren ikonoa
13 Familiako gozogintzaren hasiera amamaren erroskillekin Bideoaren ikonoa
14 Donostiako Arrieta gestoriara lanera Bideoaren ikonoa
15 Emakumeak, langile finagoak Bideoaren ikonoa
16 Dendan ordutegirik ez; jendea zuzena egunkariak ordaintzen Bideoaren ikonoa
17 Denerako denda zen eurena Bideoaren ikonoa
18 Dendako banku famatua; denetarik saltzen zuten Bideoaren ikonoa
19 Egunkari asko saltzen zituzten Bideoaren ikonoa
20 Anaiaren lan ezbeharra Bideoaren ikonoa
21 Dendako erakusleihoan zinemako afixak eta albiste zatiak Bideoaren ikonoa
22 Jendea ilaran zain, euren txurroak jateko Bideoaren ikonoa
23 Anaitasuna Mendi Bazkuna; kuotak ahizpak jasotzen zituen Bideoaren ikonoa
24 Maria Angeles hasi zen argazkilaritzarekin eta ahizpak jarraitu Bideoaren ikonoa
25 Anaitasuna Mendi Bazkuna; hasieran ibilaldi neurtuak, gero Zazpi Kurutze Bideoaren ikonoa
26 Umeentzako mendiko kanpamentuak Bideoaren ikonoa
27 Kakuteko gurutzea auzolanean jarria; dirua batzeko ekitaldiak Bideoaren ikonoa
28 Zumaiako flysch-a bisitatzeko lehen ibilaldia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia