Mari Consuelo Domenech Arrieta

Azkoitia (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Eper kalean (Aizkibel kalea) jaio zen 1938an. Aitaren aldeko amama, Eustakia `Erribera´, Bartzelonara joan zen neskame eta katalan batekin ezkondu zen; harengandik datorkie Domenech abizena. Aita han jaioa zen, nahiz eta gero Azkoitira joan ziren bizitzera. Ama, berriz, donostiarra zen. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Amamak martxan jarritako negozioari eutsi zioten urte luzez eta denetarik saldu izan zuten herrian oso ezaguna zen dendan: gozokiak, egunkariak, fruta... Erroskilak, txurroak eta karameluak etxean egiten zituzten. Mendizaletasuna ere aitarengandik zetorkien eta anai-arreba guztiak asko joan izan ziren mendira ume-umetatik. Euren dendan jasotzen zuten Anaitasuna Mendi Bazkunako kide izateko kuota eta mendi-ibilaldi guztietan parte hartzen zuten. Mendi garaietako kanpamentuetara ere joaten ziren eta Europa osoan zehar ibiliak dira. 60ko hamarkadan bere kontura yoga ikasten hasi zen, Pueblo egunkarian aurkitutako azalpen batzuei jarraituta. Hasieran bere kontura eta gero irakasle baten laguntzaz, urte luzez jardun zuen yoga ikasten eta gero nahi zuen edonori klaseak ematera pasa zen. Maria Angeles eta Maria Jesus ahizpekin batera egin zitzaion elkarrizketa (Encarna eta Salvador anai-arrebak ere bertan zeuden).

Zintak

KodeaDataProiektua
AZK-069 2020 Azkoitiko ahotsak
AZK-070 2020 Azkoitiko ahotsak
AZK-072 2020 Azkoitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gaztetatik mendira; Europa osoan zehar Bideoaren ikonoa
2 Aita mendizalea; zaletasuna ingurukoei kutsatu Bideoaren ikonoa
3 Praken gainetik gona jantzita mendira; leizeetara sartzeko zaletasuna Bideoaren ikonoa
4 On Domingo abadea, umeei "mamuxak" banatzen Bideoaren ikonoa
5 On Domingo abadea, gizon ona Bideoaren ikonoa
6 Emakume asko neskame edo inude Espainia aldera Bideoaren ikonoa
7 Erribera baserria Bideoaren ikonoa
8 Esnegorriak Kataluniara bidali, han saltzeko Bideoaren ikonoa
9 San Andresetan Eustakia `Erribera´ren zozketa Bideoaren ikonoa
10 Familiako gozogintzaren hasiera amamaren erroskillekin Bideoaren ikonoa
11 Donostiako Arrieta gestoriara lanera Bideoaren ikonoa
12 Denerako denda zen eurena Bideoaren ikonoa
13 Dendako banku famatua; denetarik saltzen zuten Bideoaren ikonoa
14 Egunkari asko saltzen zituzten Bideoaren ikonoa
15 Anaiaren lan ezbeharra Bideoaren ikonoa
16 Dendako erakusleihoan zinemako afixak eta albiste zatiak Bideoaren ikonoa
17 Jendea ilaran zain, euren txurroak jateko Bideoaren ikonoa
18 Anaitasuna Mendi Bazkuna; kuotak ahizpak jasotzen zituen Bideoaren ikonoa
19 Maria Angeles hasi zen argazkilaritzarekin eta ahizpak jarraitu Bideoaren ikonoa
20 Anaitasuna Mendi Bazkuna; hasieran ibilaldi neurtuak, gero Zazpi Kurutze Bideoaren ikonoa
21 Umeentzako mendiko kanpamentuak Bideoaren ikonoa
22 Kakuteko gurutzea auzolanean jarria; dirua batzeko ekitaldiak Bideoaren ikonoa
23 Zumaiako flysch-a bisitatzeko lehen ibilaldia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Goi-mendiko kanpamentuetara joaten ziren Bideoaren ikonoa
25 Neska bakarrenetakoak goi-mendiko kanpamentuetan Bideoaren ikonoa
26 Lehenengo kanpin denda abarketen oihalarekin egina Bideoaren ikonoa
27 Ahizpak antolatzen zituen bidaiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia