Maria Angeles Domenech Arrieta

Azkoitia (Gipuzkoa) (1940)

Biografia

Eper kalean (Aizkibel kalea) jaio zen 1940an. Aitaren aldeko amama, Eustakia `Erribera´, Bartzelonara joan zen neskame eta katalan batekin ezkondu zen; harengandik datorkie Domenech abizena. Aita han jaioa zen, nahiz eta gero Azkoitira joan ziren bizitzera. Ama, berriz, donostiarra zen. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Amamak martxan jarritako negozioari eutsi zioten urte luzez eta denetarik saldu izan zuten herrian oso ezaguna zen dendan: gozokiak, egunkariak, fruta... Erroskilak, txurroak eta karameluak etxean egiten zituzten. Mendizaletasuna ere aitarengandik zetorkien eta anai-arreba guztiak asko joan izan ziren mendira ume-umetatik. Euren dendan jasotzen zuten Anaitasuna Mendi Bazkunako kide izateko kuota eta mendi-ibilaldi guztietan parte hartzen zuten. Mendi garaietako kanpamentuetara ere joaten ziren eta Europa osoan zehar ibiliak dira. 19 urterekin, 1959an, Mendi Galdua igo zuen lehen emakume azkoitiarra izan zen. Leize-zuloetan sartzea eta pixka bat eskalatzea ere gustuko zuen. Eskiatzera ere asko joaten ziren. 1960an Donostiara joan zen bizitzera, osabarena zen Arrieta gestorian hasi baitzen lanean. Bolada batez Maria Diolores Agirrerengana ere joaten zen euskarazko eskolak jasotzera. Gaztetatik izan zuen argazkiak ateratzeko zaletasuna eta ahizpa gazteagoari pasa zion gero zaletasun hori. Maria Jesus eta Mari Consuelo ahizpekin batera egin zitzaion elkarrizketa (Encarna eta Salvador anai-arrebak ere bertan zeuden).

Zintak

KodeaDataProiektua
AZK-069 2020 Azkoitiko ahotsak
AZK-070 2020 Azkoitiko ahotsak
AZK-073 2020 Azkoitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Erlijioaren indarra eta debekuak; kongregazioa Bideoaren ikonoa
2 Euskaraz egitearren, isuna ordaindu behar eskolan Bideoaren ikonoa
3 Euskaldunen azentuaz harro Bideoaren ikonoa
4 Gaztetatik mendira; Europa osoan zehar Bideoaren ikonoa
5 Aita mendizalea; zaletasuna ingurukoei kutsatu Bideoaren ikonoa
6 Praken gainetik gona jantzita mendira; leizeetara sartzeko zaletasuna Bideoaren ikonoa
7 Tximinia garbitzaileak uzten zizkien eskalatzeko sokak Bideoaren ikonoa
8 Monte Perdidora igo zuen lehen emakume azkoitiarra Bideoaren ikonoa
9 Himalaiara joateko proposamena Bideoaren ikonoa
10 On Domingo abadea, umeei "mamuxak" banatzen Bideoaren ikonoa
11 On Domingo abadea, gizon ona Bideoaren ikonoa
12 Emakume asko neskame edo inude Espainia aldera Bideoaren ikonoa
13 Erribera baserria Bideoaren ikonoa
14 Esnegorriak Kataluniara bidali, han saltzeko Bideoaren ikonoa
15 San Andresetan Eustakia `Erribera´ren zozketa Bideoaren ikonoa
16 Familiako gozogintzaren hasiera amamaren erroskillekin Bideoaren ikonoa
17 Donostiako Arrieta gestoriara lanera Bideoaren ikonoa
18 Emakumeen eskubideen alde lanean Bideoaren ikonoa
19 Emakumeak, langile finagoak Bideoaren ikonoa
20 Dendan ordutegirik ez; jendea zuzena egunkariak ordaintzen Bideoaren ikonoa
21 Denerako denda zen eurena Bideoaren ikonoa
22 Dendako banku famatua; denetarik saltzen zuten Bideoaren ikonoa
23 Egunkari asko saltzen zituzten Bideoaren ikonoa
24 Anaiaren lan ezbeharra Bideoaren ikonoa
25 Dendako erakusleihoan zinemako afixak eta albiste zatiak Bideoaren ikonoa
26 Jendea ilaran zain, euren txurroak jateko Bideoaren ikonoa
27 Anaitasuna Mendi Bazkuna; kuotak ahizpak jasotzen zituen Bideoaren ikonoa
28 Maria Angeles hasi zen argazkilaritzarekin eta ahizpak jarraitu Bideoaren ikonoa
29 Anaitasuna Mendi Bazkuna; hasieran ibilaldi neurtuak, gero Zazpi Kurutze Bideoaren ikonoa
30 Umeentzako mendiko kanpamentuak Bideoaren ikonoa
31 Kakuteko gurutzea auzolanean jarria; dirua batzeko ekitaldiak Bideoaren ikonoa
32 Zumaiako flysch-a bisitatzeko lehen ibilaldia Bideoaren ikonoa
33 Goi-mendiko kanpamentuetara joaten ziren Bideoaren ikonoa
34 Neska bakarrenetakoak goi-mendiko kanpamentuetan Bideoaren ikonoa
35 Lehenengo kanpin denda abarketen oihalarekin egina Bideoaren ikonoa
36 Ahizpak antolatzen zituen bidaiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia