Maria Angeles Domenech Arrieta
Azkoitia (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Eper kalean (Aizkibel kalea) jaio zen 1940an. Aitaren aldeko amama, Eustakia `Erribera´, Bartzelonara joan zen neskame eta katalan batekin ezkondu zen; harengandik datorkie Domenech abizena. Aita han jaioa zen, nahiz eta gero Azkoitira joan ziren bizitzera. Ama, berriz, donostiarra zen. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Amamak martxan jarritako negozioari eutsi zioten urte luzez eta denetarik saldu izan zuten herrian oso ezaguna zen dendan: gozokiak, egunkariak, fruta... Erroskilak, txurroak eta karameluak etxean egiten zituzten. Mendizaletasuna ere aitarengandik zetorkien eta anai-arreba guztiak asko joan izan ziren mendira ume-umetatik. Euren dendan jasotzen zuten Anaitasuna Mendi Bazkunako kide izateko kuota eta mendi-ibilaldi guztietan parte hartzen zuten. Mendi garaietako kanpamentuetara ere joaten ziren eta Europa osoan zehar ibiliak dira. 19 urterekin, 1959an, Mendi Galdua igo zuen lehen emakume azkoitiarra izan zen. Leize-zuloetan sartzea eta pixka bat eskalatzea ere gustuko zuen. Eskiatzera ere asko joaten ziren. 1960an Donostiara joan zen bizitzera, osabarena zen Arrieta gestorian hasi baitzen lanean. Bolada batez Maria Diolores Agirrerengana ere joaten zen euskarazko eskolak jasotzera. Gaztetatik izan zuen argazkiak ateratzeko zaletasuna eta ahizpa gazteagoari pasa zion gero zaletasun hori. Maria Jesus eta Mari Consuelo ahizpekin batera egin zitzaion elkarrizketa (Encarna eta Salvador anai-arrebak ere bertan zeuden).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-069 | 2020 | Azkoitiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
AZK-070 | 2020 | Azkoitiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
AZK-073 | 2020 | Azkoitiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute