Zertifikatua ateratzera gau-eskolara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola baserrian ematen zen, ganbaran. Azkeneko baserrietakoak Montera eta gainontzekoak Martirietara joaten ziren. 13 urte zituela, gau-eskolan ibili ziren Martirietan, zertifikatua ateratzeko. Luis Marik eta beste askok lagun batek azterketa beteta gainditu zuten , eskolan baino jolasean denbora gehiago pasatzen zuten eta.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 18a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: AZK-034/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
-Eta eskola zer zegoen, baserri baten?
-Baserriyen. Baserriyen zeon ba, ganbara bati puxketa bat itxi eta bere banku eta zerak-eta ipiñita zeuren. Gero Jesusen Bihotzeko zera haundi bat, zerakin igeltsukin eindako bat aurrin eta bere banderie ta dana egoten zien han.
-Baserria baten batena zan?
-Bai, bai. Monte dultziñeruek eta ezautze’ittuzu ba?, haietxena.
-Nolatan jarri zuen ba eskola?
-Orduen basarri askotan zan hemen eskolie. Martiritten’e bazan, baiña hemendik nola urruti eitten giñen ba hemen goiko, Epele soiñujolie eta danak alkarrekin ibilittakuak gea gu eskolan.
-Goraldekuak Montera?
-Bai, goraldekuk Montera, behekuk Martirittara, eta behe-behekuk kalera juten zien.
-Maestrak erdaldunak orduan?
-Danak erdaldunek. Gero hor bazan beste zera bat, taillerrien eta lanian hasi behar bazan-ta, zertifikaue behar zala eta ez dakit zer zala ta ibilli giñen, eta gero Monten ez zeola zerik, Maistra horrek ez zeuela guri emateko tituluik, ez dakit zer, Martirittara jun giñen gau- eskolan, zortzietatik hamarretara edo ez dakit zer zan, baillerako danak.
-Zenbat urtekin?
-Nik orduan zenbat eukiko nittun ba, hamahiru bat. Holakotxen bat eukiko nittun, zortziretatik hamarretara, baillerako danak. Neska-mutil danak. Eta gu juntauko giñan igual, ez dakit seguru esateko, baiña berrogei edo, berrogeta hamar edo neska-mutil; eta neu, ni gaztienetakue; gaztena. Ni baino neska bat ibilli zan ni baiño urtebete gaztiao, hementxe Epelde Behekue. Beste danak zaharrak. Edadetuek eta ze, hogetaka urtekuak-eta. Guk ze ikesiko gendun ba han?
-Bestelako eskolak.
-Bestelako eskola bai. Maistra zahar-zahar bat zeuen. Harek guri atendiu ordun?
-Maestra hemengoa?
-Ez, kanpotarra zan, erdalduna zan haura’re; eta zahar-zahar bat, hirurogeta hamar urte eukiko zittun-da; harek gu dominau?
-Gau-eskola ze ordutan izaten zen?
-Zortzietatik hamarretara illuntzin. Bi ordu. Batzutan aspertuta Martirittara junda frontoera junda pelotan eta ibiltzen giñen, ze eskola eta ze letxe. Gero (pasau zan) hala kalera jun behar zala zertifikau hori ataratzera. Eta hartu zittuen hamabost urtetik gorakuak edo kalera jun zien esamiñatzera. Eta gu geratu giñen gaztiak giñelako Martirittan. Eta nik lagun bat baneuken frailletan egondakua, ni baiño, nire edadekue edo ez dakit zer zan, ta bi urte frailletan pasauta harek maistriak baiño doblie zekien eskolan’e. Harek betetzen zizkun guri papelak danak eta gu geratu giñen, elegante geratu giñen. Atara gendun behintzet eta han dao. Hola, hola korridu zun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!