Azkoitia (Gipuzkoa)

Hilabeteko lehenengo igandean kongregaziora

Hilabeteko lehenengo igandean kongregaziora <p>Ostegun arratsaldeak eskolatik jai izaten zituzten eta egun horretan eta igande goizean apaizarengana joaten ziren doktrina ikastera. Apaizaren aipamena egiten du. Mezara igandero joaten ziren eta hilabeteko lehenengo igandeetan kongregaziora; goizean konfesatu eta gero jauna hartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ostegun arratsaldeak eskolatik jai izaten zituzten eta egun horretan eta igande goizean apaizarengana joaten ziren doktrina ikastera. Apaizaren aipamena egiten du. Mezara igandero joaten ziren eta hilabeteko lehenengo igandeetan kongregaziora; goizean konfesatu eta gero jauna hartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan duzu dotriña apaizak ematen zuela aparte.
-Bai, aparte.
-Baina Monten bertan?
-Ez, ostegune, juten giñen ostegun arratsaldie, eskolatik libre eukitzen gendun, dotriñara Martirittara. Ostegun atsaldie eta jai goize. Astien bi egunetan apaizena dotriñara juten giñen.
-Apaiza zer zan, hemengoa?
-Bai, kaleko..., ez dakit dakizun (Martil) Zaharreneko zapatadendie, zu (kasingotik) behera bazoaz kalerdin behera, eta eskubittara hola arko baten dao zapateriye, lehengue, oin dala, nere akordu guztien zapateriye izen da haure. Hango semie zan. Baiñe holakue, e, “como la candela”, esaten dan bezela. Oso gogorra zan, gogorra. Eta beharko, eta jaietan-eta, “funtziyue” esaten giñun guk, errezariue eta elizkizune eta zuzen jun ber, juten ez baziñen hurrengun sermoia galanta eitten zun harek. Bai, oso rektue zan, oso gogorra zan.
-Igandero joaten zineten mezatara?
-Igandero. Eta hillen lelengo jaiyen kongregaziora danak, neska ta mutill. Lepoko zintak eta jarri. Oiñ’e nunbaitten kaja zarren baten hor (egongo die neriak). Bai. Ta kongregaziora. Goizien konfesatzera ta gero jauna hartu te, hillen lelengo jaien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia