Aita Madariaga auzoko irakasle
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 07a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: AZK-031/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Eta baserrin, baserritik bizi ziñeten zuek Madarixan?
- Ez, baserriik ez, gure etxin baserriik ez zan, zeatik elizeko…
- A, klaro, Abadetxea.
- … Abadetxie zan ta. Eta astero-astero juten zan abarie jai bezperan gure etxera. Ordun, gaiñera, mendiz. Ni jaixo nitzenien ta nik ezautu nunien, nik hamaika urtera arte kamiñoik ez nun ezautu, dana mendixe. Ni ez nitzen mobidu´re itten handiken; ba, umiek giñen ta…
- Baatzaik edo bazeukezuen?
- E?
- Baatzaik o bazeukezuen?
- Ez zun aittek nahi izen. Esaten zuen ixkin in zixoela obispaukuk ixkiñ in zixoela, baatza bat euki […], baiña… Bearek pentsau zula: "Ni beti bakien biziko nauk neuk ezer eukitzen ez badet, lanaandik aparte. Ni neure maisutzie…" ta maisutzie itten zuen. Ume asko eukitzen zittun, hirurogei umetaraiño-ta eukitzen zittuen, orduen ume asko zan etxe danetan ta. Baillerako danak bere eskolie ikistea.
- Eta nun ikasi zun beak eskola emateko?
- Harek? Jesuitten morroe egon zan mutilkoskorretan, mutilkoskorra zala, eztakit ba zenbat urte… urte gutxi… Gutxikin o, ordun hamabi-hamahiru o berko zin juteko. Ta jun zan ta hantxe aprobetxau zun, atea zixon jugua ondo.
- Garai hartako haundie izango zan maisu izatea…
- Maisu izetie… Titulue [justutsua] da, baiñe zenbait titularrek aiñe in zun harek, ta lana in zun bertan. Haundixe. Ume danak dana ezjakiñe ta…
- Bai, ba, ta mendi puntan, gaiñea, kalera ezin jeitsi…
- Juten zizkon hainbeste baserrittatik. Baillerik zittun hamabi basarri ta basarri hoixetatiken etortzen zien umiek. Ta gure aittek emandako eskolikin haixek lau regla zeak: sumar, restar, multiplicar, dividir…
- Ta garai hartako asko hoi jakittea´re…
- Bai, ta, gaiñea, nahi izen ezkeo "problemas" ematen zittun. Oso listue zan oso. Ta zan, ez dakit nik, asko jakiñe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!