Sagardoa egiten zuten etxean
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 14a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: AZK-029/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Sagardoik o itten zenduen etxen?
- Etxeako lain barrika bat o eitten gendun, baiño zatartu eitten zan atzenin e(d)ateako ta batez. Haure´re ein ein ber izeten zan, jota.
- Nola eitten zenduen sagardoa?
- Sagarrak...
- Tolareik eo bazenduen etxen?
- Ez. Bai, barrika txiki bat eitten gendun ta haure eitteko tolarie nola eukiko genduen, ba? Eitten zan sagarra bilddu ta txikiu ta ontzi baten sartu o eztakit nun, ta estutu, ta hari ertetzen zixon ure barrika baten sartu. Ta gero denbora pixketen euki, honenbeste denboran eo, ta gero e(d)an.
- Ordun etxen ze e(d)aten zan? Sagardoa e(d)aten zan o ardoa´re izaten zan?
- Gure etxin ez.
- Ez?
- Alaba: Aittittentzat.
- Gure etxin etzan izeten.
- Baiña hori zeatik, garesti zeon orduan ardoa-ta garestie izaten zan?
- Garesti etzan egongo, baiñe diruik´e ez.
- Bueno, sagardoa bazeukezuen behintzat eta...
- Bai, baiño haure zenbat denboraako? Ure! Ta ure´re…
- Alaba: Ekarri in ber.
- Ure´re urrutittik ekarritte zaon.
- Sagarrak… etxen al zeuzkezuen sagar-arbolak?
- Bai, bai.
- Ze sagar eukitzen zenduen?
- Danetatik: errezile ta gezie ta urtebixe ta... danetatik.
- Eta sagardoa itteko hoitatik edozein izaten da ona?
- Bueno, guk ez gendun sagardo asko eitten, barrika txiki bat.
- Baiña ze izaten da, errezil-sagarra sagardoa itteko?
- Ez, geza-sagarra onena. Sagar gorri bat izeten da, ba? Haure da earrena.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!