Azkoitia (Gipuzkoa)

Ikatza egin eta saldu egiten zuten

Ikatza egin eta saldu egiten zuten Sekula lantegirik ez zuen probatu, ezta gustatu ere. Ikatza egitera Zumarragara joaten zenean, han lagunak lantokian ikusi eta haietaz errukitzen zen. Ikatza nola egiten zuten azaltzen du. Saldu egiten zuten ikatza.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sekula lantegirik ez zuen probatu, ezta gustatu ere. Ikatza egitera Zumarragara joaten zenean, han lagunak lantokian ikusi eta haietaz errukitzen zen. Ikatza nola egiten zuten azaltzen du. Saldu egiten zuten ikatza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Soldaduskan egon eta handik bueltatu ziñenean berriz ere baserriko lanetara?
-Berriz´e etxera.
-Sekula lantokian lanik egin zenuen?
-Ez, ezta gustau´re, sokiakin lotuta jun ezien kaleko lanik. Ikezgiñan eta hola ibiltzen giñen. Iketza eitten gaztetan. Eta baten jun nintzen kamioikada iketzekin Zumarrara, Orbegozonera. Eta hamengo nere lagun batzuk eta ikusi nittun han nola ai zien lanin. Handik ez zeon burue jiratzeik´e. Di-da!, di-da! Hantxe lanien [...], burdiñie sartu ta sartu. Eta esan nion neure buruai: hola lan in ezkeo baserriyan´e biziko gaittuk.
-Inbidiarik ez zizun ematen?
-Ez. Gero beste anaiek´e han zebiltzen, beste sei anai edo bazien ta.
-Esplikau ikatza nola egiten zenuten?
-Iketza? Bai, erreza esplikatzen iketza nola eitten dan. Jeneralien udean edo astiunetan udazken aldera edo, ipintzen gendun egurre txikitute; ipini pillak, pillak, pillak. Eta gero negun lanik gutxien ordun egoten zan, eta orduen, txondorra izeten da batan bestien geiñien egurre ipiñi. Egur pilla haundi bat.
Beste gizona: tolostau. Erdixen ardatza edo ze ipintzen zenduen?
-Erdiyen sue eitteko zulo bat. Gero zulo hartan bera botatzen zan sua, eta gero handik egurrak ia danak hartzen zun. [...]. Baiñe egur haure in ber zun lelengo, zoie, zoie esanda entenditzen al dezu? Zoie lurre, zelaiko azal hori. Haekin dana egur haure tapau in ber zun, surik ez du kanpora erten ber, dana barruen. Dana barruen, hantxe [zeola-zeola-zeola] egurre egosi itten zan eta hauraxe iketza.
-Eta ikatz hori etxerako, kalerako?
-Ez, ez, saltzeko. Baitte butano edo zea ibiltzeko, kamionak edo zera bazien ordun iketzakin, ibiltzen zienak oxigenuekin ("gasogenuakin" esan nahi du).
-Ikatza zer zen, garestia?
-[Pagaartenak] hala esaten zun baiña guretzat ez zan hain garestie´re izeten. Lan asko izeten du iketzak. Gero gau ta egun han eon ber dezu.
-Gau eta egun egoten ziñeten bertan?
-Bai, baten bat egon in ber.
-Nun egiten zenuten ikatza?
-Basuen, mendien, egurre zeon tokin, etxeko terrenotan.
-Nola saltzen zan kalera, etxez etxe?
-Ez, ez, ez. Baten batek eskatzen zun. Burdika eaman gero behera, oin bezela kamiñoik ez zeon ordun eta. Burdikarie hartu te segi.
Beste gizona: hau baiño gehio irabazten zunen bat egongo zan almazenen bat.
-Baitte zerak´e, suteiye zaukenak eta ere behar izeten zien, eta haiei. Eta gero Orbegozonien asko iketza.
-Ikatza egiteko urte-sasoiren bat egoten zen?
-Astie dagonin in behar iketza.
-Ez zegoen urte-sasoirik?
-Ez, ez.
Beste gizona: Baserrien lanik gutxiña neguen izen ohi zan eta orduen.
-Udea da earrena iketza eitteko. Gaba motxa egoten da, eta euririk batez igual, eta euriye txarra da iketzantzat; esan leike ona dala, baiñe sue berotu eitten du euriyek, gaiñetik euriye eitten badio, indarra hartzen du azpikuak. Eta ude da onena. Baiñe oin danak kastau die hoiek. Oin ez da hamen iñor, lehenoko zaharren bat ez badao ez da iñor eongo txondorra itten dakienik´e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia