Soroa landu eta ganadua zaintzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: AZK-036/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
-Ordun etxen egoten ziñen umezai?
-Etxien umezai, eta zeoze lapikue egosi edo koziñie ein edo, hau edo hori. Etxin.
-Amak eta aittek nunbaitten lana egitten zuen?
-Ez, basarriyan, baserriko lanetik.
-Baserrin zer zeukazuen, ganadue?
-Ganaue ta, artue ta, babie ta, gariye ta; garaiyen garaikuk eitten zan.
-Ze ganadu zeukazuen etxen?
-Ez dakit nik orduko kontuik, oin hainbeste ez naiz akordatzen. Asko ez zan egongo, bost-xein bat behi edo txahalakin.
-Idik eta're eukitzen zittuzuen?
-Ez, idirik ez. Ez genun eukitzen.
-Eta ardik?
-Ardiyek bai, ni txikiye nintzela eukitzen [...].
-Zu artzai ibilitakoa zara?
-Beno, ondoren ibiltzen giñen behintzat.
-Hemen bueltan ala mendira eramaten zittuzuen?
-Ez, neguen itxien eta udan mendiyen.
-Mendin ze, hemendik gertu?
-Izarraitzen, goyan.
-Txabolaren bat edo zeozer bazeukezuen Izarraitzen?
-Ez.
-Zer egiten zenuten, haruntza eraman eta iluntzerako buelta?
-Ez. Hantxe, gabin udan ez debe eukitzen txabolan egon beharrik. Kanpuan egoten die.
-Eta esan dezu baratzako lanak ere bai.
-Bai, baratzan´e bai.
-Artoa eta baba eta?
-Hoiek souan. Baatzan letxugie ta tipulie ta porrue ta baatxuriyek eta hazie ta illerra ta, gauze asko, koniflorie ta, gauze asko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!