Azkoitia (Gipuzkoa)

Pilotan eta "harriketan" jolasten zuten

Pilotan eta "harriketan" jolasten zuten Eskolatik irtetean mutilak pilotan eta neskak saltokako joko batean ("harriketan") jolasten zuten. Paperik ere ez zegoen garai hartan. Ogi beltza jaten zuten, etxean ekoizten zuten ogia ere kendu egiten zieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-020-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolatik irtetean mutilak pilotan eta neskak saltokako joko batean ("harriketan") jolasten zuten. Paperik ere ez zegoen garai hartan. Ogi beltza jaten zuten, etxean ekoizten zuten ogia ere kendu egiten zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolatik ateatako garaien ze jolas eitten zittuzuen?
- Han bertan zan frontoi izeneko bat —hor badao, oin´e han dao hare— ta hantxe pelotan. Eta neskak, berriz, hola lurrien zea batzuk in, arra batzuk ein, harriketan esan ohi zien, hanka baten gaiñien da-da-da! aldauez. Hori jenealien izeten zan horko zea. Baloirik´e ez zeguen. Intenziyue bai baloiena, baiña ez zan. Batzuk... hor, hor ez gendun [ebaltzen]. Etxien, papelik´e ez zan orduen, gaur bezela nahi zendun soka klaserik ez zeuen. Gerrie, gerrie zeuen ta egon zan, ba, ze esango dizut? Hamabost urte pasau giñuzen guk ogiye nahikue jan be. Ogi beltza, e! Hori, zea, "pan integral" esaten zakon tankera hortakue, ogi beltza. Ta geu ekoizleak edo, zea, produktorek geu izen, garie etxien eitten genduen eta [puskat] kendu itten ziguen. Eta itxura antzin jan ber genduna, ba… Ogiye´re hamabost urte pasau giñuzen ogiye, ogi beltza nahikue jan be. Eta gaiñontzeko [...] ordun eta lehen esan deana, ba, pelotan jarduten zan. Baloie eitteko, papelakin baloie eitteko´re papelik ez zan ta gaur bezelako soka... Gaur nahi dezun lodierako sokak dauzketzu gaur, ta mehie nahi badezu, lodiye nahi baldin badezu, nahi bezelako... Baloirik´e ez genduen. Baloirik sekule ez guk fubolin nahi [bagendun]...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia