Azkoitia (Gipuzkoa)

Martirietako eskolako irakasleak

Martirietako eskolako irakasleak Aurreko irakaslea bidali zutenean, gurasoak bildu eta Azkoitiko kaleko neska bat eraman zuten Martirieta auzora irakasle lanetara. Baina hark ere ikasturte bakarra egin zuen. Gehienbat doktrina ikasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-020-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aurreko irakaslea bidali zutenean, gurasoak bildu eta Azkoitiko kaleko neska bat eraman zuten Martirieta auzora irakasle lanetara. Baina hark ere ikasturte bakarra egin zuen. Gehienbat doktrina ikasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero hori bialdu zeen eta hemen gurasuek —nere aita zana´re bai eta beste guraso batzuk hemen ingurukuk—jun zien, ba, nahi [zuken] zerbait, zea, maisue edo maestra nahi [zuken] ekartzie ta Azkoitiko kaleko neska bat hemezortzi-hogei urte ingurukue, baiñe kurso bat bakarrik ein zun harek´e.
- Ta zure gurasok ekarri zuen?
- Bai, nere gurasuek eta beste guraso batzuk, alkartuta jun zien, [herrira] jun zien, alkatiena jun zien. Ta kurso bat ein zuen, zea, badakizu, beatzi hillebete izeten die hoiyek gutxi gorabehera, ta haure´re aspertu, telefonista hasi ber zula eo hola. Ta eskola pixkat, harek pixkat bazekiyen, baiña lehen esan dean zea horrek, kojo horrek, horrek ez zekiyen. Horrek "libro de maetsro" esaten [zion] haietatiken kontabilidadie edo dana handik ipintzen zun beak. Tableruen eskribiduta ipintzen zuen ta arrastoik ez, esplikazioik ezer ez ta zenek antzeman askok haure nola zan? Ta geo, zea, plastatakoa hartu behar ta ikasi... zeozer, zeozer ikasten zan. Gehiena ikasten zana dotriña izaten zan. Dotriñea... nik ia jauna hartzeako, ba, dotriña pasauta [...], batetik bestera dana pasauta [...]. Eta oin´e hango zea asko esango nituzke.
- Ta erderaz hitz eitten bazenduen ez zan debekue ordun?
- Erderaz hitz eiñazi eitten zeen erderaz ikistearren, ta euskeraz eitten bazun, anillue bihetzian.
- Bai, aldrebes esan det, euskeraz hitz eittea ez al zan debeku...
- Orduen, ba, gerrie zea in zanien, erderie sartu zan, zea, frankistak nagusi jarri zien ta euskerie, ba, atzeratu o ze esango dizut ba? Ta hori nazionalista... ez zuen harek euskerie gaur bezelako euskerako zea hori, baiña bere politika [antza] zeukenak hortako [...] zun seguruo eta behintzat bialdu o kendu in zeen hemendiken. Eta lehen esan dean beste kaleko neska hori ekarri zeen eta horrek in zitun beatzi hillebete, kurso bat, esateko. Baiña harek puskat bazekiyen, harek maisu horrek baiño... Eskolan ibilitta zeon bera ta ikisitte, dezente ikisi...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia