Eibar (Gipuzkoa)

Inguruko erromeriak

Inguruko erromeriak <p>Erromeriak aipatzen ditu. Behin Markinara joan zela kontatzen du, urrutiegi gelditzen zen Nebera baserritik hala ere. Arrate eguna oso gogoko zuten. Don Pedro abadea aipatzen du. Gosaltzen ematen zieten baserrietatik mezara joaten ziren ume eta gazteei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-083-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erromeriak aipatzen ditu. Behin Markinara joan zela kontatzen du, urrutiegi gelditzen zen Nebera baserritik hala ere. Arrate eguna oso gogoko zuten. Don Pedro abadea aipatzen du. Gosaltzen ematen zieten baserrietatik mezara joaten ziren ume eta gazteei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eibarrera baiño jokera haundixaua Bariña partera?
- Bai, gu erromerixara Usartzara juten giñan ta gero juten giñan, ba, San Pedrora, Arratera… Arraten ezer baeuen ez genduen /ezkenduen/ guk faltatzen. Bariñara be bai, Markiña Etxeberrira be juten giñan. Ta behin juen nitzen Karmen egunien Markiñara be. Behin. Behin bakarrik. Ta ez jatan gustau. Klaro, gure basarrittik urten ta juten giñan Bariñara oiñez. Han egoten zan, ba, autobus bat edo zeozer. Bai, Txaxio edo. Bueno. Juten giñan Markiñara. Han fiestia hasi orduko edo anbientia hasi orduko ya berandu zan ta etxera etorri orduko badakizu ze ordu? Ta baten... Bai. Jun orduko hori, ta baten bakarrik juen nitzen, e!
- Arratera ez zenduela fallorik eitten…?
- Ez, Arratera falloik, ez hoixe, don Pedrokin kantuek ikesi ta…
- Zelakua izaten zan Arratera juaten ziñaneko eguna? Don Pedrokin kantuan ikasi? Mezia entzun edo...?
- Bai, mezia ez genduen /ezkenduen/ faltatzen e! Bueno...! Oingo moduen ez, oin ez dou entzuten mezaik baña basarrittik gu juten giñen goizeko zortziretako mezetara, nere anaiek, aiztia ta zortziretako mezetara.
- Don Pedro zeuan orduan?
- Bai, don Pedro, “El encanto”, “El encanto”!
- Zelako gizona zan ba?
- Oso ona! Neguen be juten giñen gu komuniora, osea, komuniua hartzera.
Bizperan konfesatzen giñen ta hurrengo egunien mezetara ta armozua be berak emoten oskun. Bueno, don Pedron ama ta kriadia be beuan.
- Maritxu?
- Ez, keba, Maritxu baiño lehenaukua, Brijida zan lehenau euki eban kriadia.
Armozue eurak emoten oskuen. Gu kutxauok juten giñen e, halako edurrekin.
- Orduan zapatak eta ez zian holakuak.
- Zapatak, bueno, bai, zeozer, zapata modukuek.
- Zelan juaten ziñazien? Ze, oin, klaro guk ezin dou... Zuentzako gauza normala da, baiña guri gatxa eitten jaku imajinatzia zelan jazten ziñazien edo zenbat juaten ziñazien.
- Zapatak eukitzen genduzen, baiña ez oingo moduko botak eta holakuek ez, e! Zapata korriente, sencillo, ta haretxekin.
- Haretxekin. Edurra ein, eurixa ein...
- Bai.
- Etxetik elixaraiño eurekin ala aldatzeko zeozekin?
- Keba, etxetik elixaraiño haretxekin ta mezia entzun ta…
- Busti zein siku haretxekin?
- Bai. Gero etxera.

Egilea(k): Jone Zabala (Ignacio Zuloaga institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia