Garitan hainbesteko bat herrira entregatu beharra
Ardientzako ez zen gaur bezala kanpainarik izaten. Baserritarrentzako diru-laguntzarik ez eta, gainera, garitan hainbesteko bat eman behar izaten zuten herrira.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 03a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: AZK-019/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Ardiei kanpaiñarik eta horrelakorik egiten zitzaien?
-Keba! Ez, ezer ez. Eta ardixentzako ba guk ematen giñun betenaixuek zera inda, norberan kapritxoz, gibelak garbitzeko eta holako pastilla gorri bat izeten zan, bentaja itten zixoela eta holako zerak, baiña ez.
-Markarik edo izaten zuten?
-Keba! Ezta ezer´e. Zuk bazenduzken hogeta hamar edo hiruroge hatamar edo larogei, igual-igual. Ordun ez zauen, ez zauen.
-Baserritarrak laguntzarik jasotzen zuen nonbaitetik?
-Keba! Ez, ez. "Al contrario", garixe ta entregau in ber izeten zun hainbeste kilo. Eskau itten zixuen entregatzeko ta.
-Eta nora entregatzen zen?
-Herrire. Gero nora juten zan, hoixe ez dakit. Baiñe herrire entregau.
-Obligazioa?
-Bai, obligazioa.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!