Azkoitia (Gipuzkoa)

Ikatza egin eta saldu

Ikatza egin eta saldu Urtero ikatza egiten zuten mendian, 3 txandatan. Ikatza egin eta gurdian Soraluzera eramaten zuten; handik diru mordoxka ateratzen zuten. Baserri gehienetan egiten zen ikatza eta diru garbia izaten zen handik ateratzen zena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urtero ikatza egiten zuten mendian, 3 txandatan. Ikatza egin eta gurdian Soraluzera eramaten zuten; handik diru mordoxka ateratzen zuten. Baserri gehienetan egiten zen ikatza eta diru garbia izaten zen handik ateratzen zena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hori baiño gehixao esango dizut. Geuk itten gendun iketza mendixen. Urtero itten zien. Urte baten hiru txendor, hurrunguen lau, urtero. Eta han itten zan iketza, han repetidoriek eta badaure ba, goixen, ba inguru hartan daure ba txarak, osea, iketza eitteko lekuk, eta handik ba al dakizu ze itten zan? Kargau burdixek eta juten zien Plazentzira iketzakin. Auzuek alkarri laguntzen zixoen, auzolana esaten zitzekon eta. Bueno, bati tokatzen zitzekonien...
-Ikatz hori eramategatik pagatzen zizuten?
-Bai. Ba esango dizut, ordurako iketza eittie zan pixkat soluzixue, porke neguen preparatzen zendun egurre, gero udaberrixen [negu-negue txarra da mendireko, ikezgiñien egoteko ta], eta hor maiitza inguruen, egualdixa mejorau o eta, egune luzatu, eta ordun egosten zan, iketza esaten giñun guk egosi. Eta egosten zienien, etaa ta zakutan kargau ta auzoko beste bi edo hiru o ekarri irixekin ta kargau ta Plazentzira [eaman]. Haura zan diru bat kostatzekia. Negun itten zendun eta, esaten dana, diru garbixa, esaten giñun guk. Haure garbi-garbi, kostatzekeko dirua. Etzan diruik ordun eta.
-Eta asko saltzen zan?
-Bai. Ixe basarri danak itten zeben iketza. Gure alde hortan bai, asko asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia