Azkoitia (Gipuzkoa)

Zumarragara ikastera; astea bertan pasatzen zuen

Zumarragara ikastera; astea bertan pasatzen zuen <p>Elosun eskolaz kanpo irakaslearengana joaten ziren iluntzetan gehiago ikastera. Irakasle ona izan zuen. Zumarragara ikastera trenez joaten zen eta astea han pasatzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elosun eskolaz kanpo irakaslearengana joaten ziren iluntzetan gehiago ikastera. Irakasle ona izan zuen. Zumarragara ikastera trenez joaten zen eta astea han pasatzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu gero Elusutik Zumarragara joan ziñela?
-Bai. Zumarran ibilli nintzen negu baten partikular pixkat zera itten.
-Elusun zenbiltzala ala?
-Ez, gero, utzitte gero. Gero Elusun gebiltzela illuntzien juten giñen maistriengana beorrena ordubete, ordu t'erdi aparte. Eta ordun asko erakusten zigun. Bueno, guk sekule ez gendun ikisi asko, baiño bai, partikular ordun hartute, asko.
-Zer izaten zan, gogorra?
-Bueno ez zan..., neretzat..., ordun ez gendun pentsatzen, baiña neretzat maistra haure zan oso ona. Hainbeste umekin eta harek abuentia eta haren... oso ona zan. Gutxi bezelakue. Esango dizut gauza bat. Harrezkero hari Elusun homenajie ta danak ein giñezkon. Gero, urte pillara, bai. Merezi zulako.
-Eta Zumarrara joaten zinenean eskolara, nola joaten ziñen?
-Zumarrara jun eta han ezaun batzun etxien jarri eta bertan lo ein eta astea pasatzen nun, bai.
-Eta Zumarragara nola joaten zinen?
-Trenien, Aizpurutxura bajauta. Elusun kamiñoik eta ez zauan ordun eta. Urolako trenien. Bai, astelehenien jun eta larunbatien etorri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia