Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolara Elosura eta Zumarragara

Eskolara Elosura eta Zumarragara Eskolara Elosura joan zen eta adin ezberdineko neska-mutilak batera ibiltzen ziren. Gero Zumarragan ibili zen 14 urterekin partikular. Elosun irakasle Nafarra izan zuen. Matematika ikasten zuten gehienbat eta dena gaztelaniaz. Doktrina apaizarekin ikasten zuten; apaiza gogorra izan zuten. Astean bitan joaten ziren doktrina ikastera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara Elosura joan zen eta adin ezberdineko neska-mutilak batera ibiltzen ziren. Gero Zumarragan ibili zen 14 urterekin partikular. Elosun irakasle Nafarra izan zuen. Matematika ikasten zuten gehienbat eta dena gaztelaniaz. Doktrina apaizarekin ikasten zuten; apaiza gogorra izan zuten. Astean bitan joaten ziren doktrina ikastera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolara nora jun ziñan zu?
-Eskolara Elusure. Gu ibilli giñen eskolan Elusun, akordatzen naiz, berrogeta zazpi batera. Hamalau urtekuk eta xei urtekuk danak batera, maistra batekin, bai.
-Eskola etxetikan bertan ez?
-Bueno, etxetiken, ba gurera ba hogei minituko bidia. Eta gero ibilli nintzen Zumarran negu baten partikular, pixke-pixket zea eitteko, hamalau urtekin edo junda, bai.
-Zenbat urterekin hasi ziñen eskolan Elosun?
-Elusun? Xei urtekin. Bai. Xei-zazpi. Hortxe, bai. Ordun holaxe hasten zan.
-Eta neska eta mutil danak batera?
-Danak batera. Eta txiki ta haundi. Gure maistriek merituek zeuzken.
-Noungoa zeukazuen maistra?
-Guk prinzipal ibilli genduna zan Magdalena Vega zan izena eta zan naparra izetez, uste det, uste det Fitero aldekue zala, ez naiz ondo akordatzen.
-Eta ze ikasten zendun?
-Ba, Matematika prinzipal. Eta gero lekturak´e bai, baiña Matematika prinzipal, bai. Historia eta asko ez.
-Eta dana erderaz?
-Erderaz, erderaz, bai, bai, erderaz. Maistrie zan gaiñera erdelduna, erdeldun purua. Bai.
-Errietarik eta ez zizuen itten?
-Bai. Gu ez giñen zihero zuzenak´e, ta pixkat koskortutekuek eta alkarrekin, eta azken baten jarri zan, ezin aguentau izeten zun eta hiru-lau bat kalera ertetzen zittun.
-Euskeraz hitz egitteagatik?
-Ez, alkarrekin jolasten giñalako edo.
-Baiño euskeraz hitz egiteagatikan...?
-Ez, ez zun harek euskeraz ittearren, sekula ez. Gu hasi in giñen beste batekin, haure, akordu txikixe dauket harekin. Baiñe haure gogorra zan, harekin "Cara al sol" kantau te, haure gogorra zan.
-Eta dotriña?
-Dotriñie ematen zun apaizak. Aparte haure.
-Eskolatik kanpora?
-Bai. Eskolatik kanpoa. Ta apaize tokau zitzakun hola... militarra esateko modukua. Oso gogorra, bai.
-Zer egin behar izaten zenduen, dotriña...
-Dotriñie ikisi eta gero harek...
-Zenbatero juten ziñeten?
-Ez naiz ondo akordatzen, baiña astien bi aldiz edo. Eta gero ba galderak. Dotriñia ikisi in behar izeten zan, berko ikisi; harek galderak zorrotzak gero...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia