Luistarren kongregazioan hilean behin konfesatzera
Hizlaria(k):
Aranbarri Elduaien, Jose Mari
Mezetara eta konfesatzera joan behar izaten zuten. Luistarrak zeritzen kongregazioan sartuta zeuden. Hilero konfesatu behar izaten zuten, baina Joxe Marik sekula ez zuen dantza lotuan egiten zuenik konfesatzen.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:00:42
- Erref: AZK-012/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Elizara eta?
-Elizara jun ein ber ba! Esan dizut ba, elizara eta, kongregaziuak lehen. Luistarrak izeten zien, hillero-hillero jun ber konfesau eta jaunartzera. Eta gero dantza lotue ein gendula jakitten bazeben handik´e bota eitten zeben. Baiña sekule ez det dantza lotue ein dedanik konfesau behintzet.
-Konfesau jaiero egin behar izaten zenduen?
-Hillero. Eta sekula ez et nik konfesau dantza lotue ein dedanik abadiai. Sekule. Eta kezkaik ez daukat harenik. Pekatue guk? Gure pekatue bat izen da: ein eziñe pekatue.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!