Auzolanean egiten ziren lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: AZK-012/009
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Taillerrean eta etxean bitan arituko ziñen batera.
-Batera ez, baiñe egune zortzi ordukuen partez hamabi-hamalau ordukue eittia egune. Eta basuen´e bai, e, hamen auzukuekin eta apeagiñen eta ere. Bueno! Hamen inguruko lanak danak itten giñutzen guk eta artian ez giñen nekatzen, ordun sasoie zaon.
-Auzolanian eta ibiltzen ziñaten?
-Bai, auzolanien eta, bueno.
-Zer egiten zenuten?
-Idixekin junda igual trongotan eta, danera. Gari ebaitzen´e bai, auzolanien ebaitzen zien len garixek´e. Eta jo´re bai, dana holaxe. Garue ebai ere bai. Lehen hola ibiltzen giñen.
-Kaletarren eta baserritarren artean diferentzia haundia notatzen zenuen?
-Bueno. Be... Basarritarrak beittu eta ezaun izaten du nunguek gean, hor ez dakizu, ze trajie...
-Diferentzie eitten zizuen edo?
-Ez.
-Kaletarrei hobeto baserritarrei baiño?
-Ez. Geu´re ez giñen azian lelengo azpiko ostrue, e! Geu´re ez giñen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!