Azokara saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrian behizain edo babak, intxaurrak eta sagarrak biltzen aritzen ziren. Ganadu batzuk bazituzten eta garia egiten zuten. Fruitu-arbola asko zituzten. Kalera saldu eta diru gehien ematen zuen produktua arrautza zen. Oilaskoa eta esnea ere saltzen zituzten Azpeitiko azokara. Gerezi-arbolekin izaten zituzten arazoak kontatzen ditu.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: AZK-009/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Ta ze lan eitten zenduen umetan basarrixan?
- Behizain ta, babak bittu ta, babak bestik haundiñek bittu ta ondoren gelditzen zienak. Eta intxaurrek bittu ta, sagarrak eta, danetik.
- Ta ganaduik bazeukezuen etxen?
- Bai, hogei bat edo egoten zien, asko ez. Bueno, asko ez, oiñ daude gehixo, baiño orduko dexente zan, zeatik nekazaritzie eitten zan gehixena, garixe ta artue… bai, nekazaritzie haundixe eitten zan. Eta gero baratzan ta, hori gutxixo, ta frute arbolie asko.
- Ta kalera saltzen zenduezen frutak?
- Bai… bueno, arrautzie ta hori, arrautzie´re asko. Gu txikixek giñela arrautzie zan dirubideik onena, osea, dozena bat arrautzekin egun guztiko mutille pagatzen zendun. Osea, oiñ hamabost mille pezeta… Morroie ez, morroie baiño, gurin Euzkitzekue ibiltzen zan, hogetaxei urteko mutille, sasoi onenekue, ta haure zan etxeko bat bezela. Haure juten zan mendire bakarrik iguel, zea… eta sueldue oiñ hamaxei mille pezeta balixoko balittu bezela, zeak, arrautze dozena batek. Ordun, arrautzie zan nahiko diruitturri bat, zea… geo oillaskue ta holakuk hoixek azoka ematen zien Azpeitire… esnie ta zea hona. Keixie ta´re bai leheno leheno, geo Zubillaga jarri ta kitto keixek. Zubillaga jarri ta hogeita hamar hamabost urtin ez da keixeik izen gurin.
- Baiña ez dabelako emoten edo…? Esan nahi dot, keixia ez dao…
- Loriei eitten zixon Zubillagak botatzen zeben zerbaittek kaltie eta gero hor biltzen hasi zienin… Geo erraustei zea hauen kontra daude jende danak, baiño, bentajie ekarri zun. Oiñ´e juten da keie, baiño, zea, iñ eitten dittube bittu ta, onbre, Oñederran egotien partez Asteasun baleo, nahixo nik baiño...
- Bai, bai.
- Baiño oiñ bittu eitten dittube ta oiñ bai, oiñ izeten da atzea, baiño, hor hogeita hamar, hamabost urtien ez da izen.
Egilea(k): Amaia Sorazu
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!