Aulesti (Bizkaia)

Elizara ez

Elizara ez Umea hil ostean sepulturara ogi-opila eraman behar izaten zen, baina bere osabak horrelakorik ez egiteko esaten zuen. Bere amama oso fededuna zen, baina bere aita eta osaba ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-010-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umea hil ostean sepulturara ogi-opila eraman behar izaten zen, baina bere osabak horrelakorik ez egiteko esaten zuen. Bere amama oso fededuna zen, baina bere aita eta osaba ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Semea: Ta zelan zan ha zure amak ba ordun, elizara eruten zan ba gauzak, ofrezimentuk-eta.
- A bai.
- Semea: ogi edarra, erun hara sepulturera ogi edarra, ta Jose Miguelek amari ha ez izteko han, zelan da hori? ha ez izteko han, jateko berak!
- Gurin hiru mutil hil zin, nire nebak hiru mutil hil zin, ez dakit zelan hil zin, ez dekot hori, neu naz gaztena, esaten ebena. Ta ordun usetan zan, elizi ba amuma be pndio amuma aitte guri ta baiño gehidxa zan eliziaz eta hobeto zertute euen, gehidxa dediketan zan, ta ba usetan zan etxin hil bajatzu umi edo dana dalakue gero hurrengo domekan elizara sepulturera opille erun biher zan /bizan/, opille, opil bat edo tremesa esaten dxakon, ta amumak ba tremesagaz elizara, hamarretako mezara, ta tio Jose Miguel be han pulpittun ondun-edo, ez pulpittun ondun ez, [...]ondun-edo: "ama, hori gorde eizu etxera hor itzi barik arratsaldien txokotaliaz hartzeko". Ta bestiek ba, pentsau zelako fedie, usadidxue eitten, holakoxe zerak. Bai amumak oindio fedie bai, baiña gure aittek-eta ez, gure aittek-eta orduntxe be inpernurik eta zerurik ez euela.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia