Errepublikazale gutxi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-010-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 26a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: AUL-010/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak
Transkripzioa
- Botaziñoiok egon zin ta ba pasau zen botaziñoiok, ta gero papelak eta leiduti bakizu zelan dan, ta danak nazionalisti ta dana monarkikue gehidxa ta errepublikanu gitxi. Ta nire aittek anaidxieri, Jose Migueleri: "Hi hermano, bakik hauxe geuriau gitxi dauena?". Rekuentun errepublikanu gitxi. Ta guk, guk ordun be, nire nebik eta nik: "Beittik beittik ba! ia honek honek-eta, ba!".
- Semea: Bai baia zer esan eutsen gero Kaiserrek Jose Migueleri?
- Ez, Jose Miguelek esan otsan, anaidxik esan otsan nire aitteri: "Hi hermano, gauza ona urrixa dok", asike, gauza ona ba... Holakoxe kontutxuk, triste.
- Ta abadiegaz-eta problemarik ez eben euki? elizara ez joatiarren-eta?
- Ez zeben bueno, ordun apurtxu bat banatzen, zertzen eben, erakusten eben, ez euezan konforme gure aitten eta tio Jose Miguelen eta, haren Jose Miguelen seme-alabak euki zittuan, zemat neba-arreba zittuan? igul hamaike-edo, ta zien bastante balidxokuk, ta jantzi, panaderidxe be baeuken, ta beti zozer gehidxa gure aldin, hobeto jantzi-ta, ta putak eta zirela harek eta esaten zittun eta buf ordun ba. Bai, fama txarra ipiñi, fama txarra, preparetan zilako eta garbidxek, garbi ta preparetan zilako- ta ba...
- Semea: Bai, baia hori dana etorren horrek, tio Jose Miguel ezkondu zanin horra, panaderidxara, karo republikanue, komunistie, "terra roja" bautidxau eben ha jun zan baserriko terrenutara-ta, "terra roja". Ordun be kleruk...
- Kleruk inddar haundixe euken ordun, baiña, bueno kleruk. Ta abadek nire lehengusiñak-eta harek ba ya fama txarra, inpernuku lez, balitzon lez. Ta bihergiñek eta baserritarrak baiño beti altu, ahal be gehidxa, ta bidamodukuk zin, baiña iñok.
- Semea: Baiña aittitteri eta Jose Migueleri horrek ez otsen ardure. Harek modernuk zin orduko sasorako.
- Modernuk. Harek orduen esaten eben ta gu lotsatute: " ai inpernu balego!", ta zerun ta inpernun ez zeben siñisten. Ta gu ordun, beste guztik errezau ta, beste estilo baten bizi, beste zer batekuk zien ta, nire nebik eta nik sufrimentu.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!