Ogia ezkutuan egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia udaletxeko arkupeetan entregatu behar izaten zuten. Etxean ere apur bat ezkutatuta izaten zuten, eta bere amak gauez erabiltzen zuen labea, bertatik irteten zen kea soldaduek ikusi ez zezaten. Beraien auzoko batzuekin gertatutako istorio bat kontatzen du.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: AUL-003/024
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Ta lehen esan dozu garixa entregau bihar izaten zenduela.
-Garidxe bai. Garidxek danak hamen arkupi da udaletxin azpidxen, hantxe garidxek. Ta gero etxin ezkutaute eukitten gendun sarritten ze gure ama be gabaz juten zan, pentsau idxe Gernikera artin astuegaz. Ta zera be, labako suk be keie botaten daben lez, gabaz eitten eban ze soldauek ebizen lez hor zerien, ikusi ezkero ez geunken ogidxe eitteko permisorik eta. Gabaz ein ze keie botaten dau labik eta.
-Ezkutuan, orduan, ez?
-Dana ezkutun.
-Ta txarrixa hiltzerik eta be ez zan egongo ala?
-Nik ez dakit ordun zelan ez naz akordetan. Deuket goguen, nire auzoko batzuk han berbetan euezan ta umi ba nik be sei-zazpi urte ez nittun euko ta eurek bixek esan eben: “Geuk behintzet goserik ez dekegu” ta harrokeridxan. Ta “Ene! Honek zer pentsau dabe” esan neban “nik gosie deketela?”, ebai neban honakoxe ogi taku ta euren aurrera ogidxe jaten. Haxe gogun eukitten dot e! Ez neban nahi guk be gosie geunkela esan deixen.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!