Santa Eufemia eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Eufemira ez ziren joaten bidetik, mendiz joaten ziren. Santa Eufemia egunean erromeria egoten zen, baita postuak ere. Postuak-eta taberna legez jartzeko ordaindu egin behar izaten zen. Soinu-jotzaileak egoten ziren, eta gizonek ordaindu egin behar izaten zuten dantzan aritzeko.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: AUL-003/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Ta bestela Santa Eufemira ta? Santa Eufemira?
- Santa Eufemire ta oiñez. Bueno, Zuberotik ba hurra da egon be e! Baiña gero juten giñen hor kamiñotik barik han mendittik ziher. Oin dana sasidxe da ta ba ez da zertzen. Baiña mendittik ziher ondo.
- Mendiz.
- Bai.
- Ta zer egoten zan lehen, Santa Eufemi egunian-edo?
- Santa Eufemi egunin erromeridxe itzela ta gero jentik tabernak ipintten zittun ta harek tabernak hartzeko, puestuk, udaletxin diru bat pagau biher izeten eben. Ta hara tabernara jeneru eruten eben burdidxekin ta euridxe eitten bazan txarto. Gero ondo pasau eitten gendun e! Laban einde lantzin bat, geu be jausten giñen ta talo itzelakin ta. Bakizu, gaztik zera.
- Ya, inporta ez.
- Bai.
- Orduan egoten zien, taberna postuak zabaltzen zitxuen.
- Bai, igul eongo zirin han tabernak, herriko tabernak gehidxenak erungo eben tabernie ta eongo zirin sei bat taberna, bai. Euren lekutan. Leku handidxe da egon be. Bai, euren zera ta leku hobakue gehidxa pagetan eben. Udaletxik jan eitten eban han ta ha igul ez eben pagau eingo, baiña leku ona. Ta oin ez da egoten. Oin bakarrik bertan da etxe bat eindde ta hantxe.
- Ta erromerixie esan dozu, zer egoten zan soinujolen bat, edo?
- Soiñojotzailiek bai. Ta soiñojotzailiek gaiñera, zera, gizonezkuk pagau ein biher izeten eben e! Ez dakit zen zan pagetan dabena. Andrazkuk ez.
- Dantza bakoitzeko?
- Ez, ha sellu ipinidakun nik pentsetan dot /pentsetot/ gau guztireko.
- Eta zer izeten zan, hemen ingurukoren bat edo soiñue joten?
- Bai. Han Santa Eufemin igul hiru grupo be egoten zirin ta hemen herriko plazan udaletxeko partin bat eoten zan ta besti goiko partin. Bi. Bai. Diru pillu batzen eben e!
- Haura, dantzako dirua eurendako izango zan, ez?
- Klaro. Soiñu joten dabenantzako. Eurek be han plazan soiñu joten, oin berton herridxen, domekatan beti, jaidxetan beti egoten zan ta ha ez dakit herridxek ipini nahiko harek ez eban baña Santa Eufemitan pagau ein biher izeten eben e! Euren zera.
- Euren puestua?
- Bai.
- Harek be bai pagau eitxen zeben?
- Bai. Ta ba, hortxe, lehenengo meza nausiera etorten giñen, arratsaldin errosaridxora ta gero pasiun ein hor gora ta behera.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!