Saturrarango maisu ona
Saturrarango seminarioan ikasi zueneko maisu bat gogoan du: izarrak erakusten zizkien; arrantzara eramaten zituen; merienda berezia ematen zion Artizarra lehenengo ikusten zuen ikasleari...
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 10a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: ATA-026/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Seminarioa
Transkripzioa
-Gero, e profesore bat bagendun, Ondarrutarra, arrantzaleen semea, Don Antonio Basterretxea. Hau oso tipo artistea zan, oso herrikoia eta honek zenbait gauetan ba haruntza, han, Saturraranen arroka batzuk daude pixka bat itsasoan ateratzen direnak. Hauntza eaman eta erakusten aritzen zitzakun konstelazioak eta izar desberdiñek eta gorabehera hoik danak eta gu oso gustoa eoten giñen. Gero beste gauz bat honek eitten ziuna zan, atsalde hola libre gendukenetan-eta arrantzaa eamaten giñuzten arroka hoietaa baita ere kañan batzukin, tak! Orduan ateratzen genduna bakutzarentzako zan, hue jartzen ziun prejittuta edo eta bakutzai ematen ziun eta amorrauta ibiltzen giñen zerbait zertzen, han harrapatzen giñuzten txistuk eta lubinak eta holako aparatok. Gehiegi ez, baiño behintzet…
- […].
-Bai. Gero beste gauz ba ni konturatzen naizena tipo honekin da, juten giñan kurson hasieran, juan ta berehala esaten zon ea Venus edo Artizarra lehenengo ikusten donai merienda berezi bat.
-Ze ba?
´-Artizarra, “Venus”. Hori da planeta bat egunez ikusten dana eta hori lehenengo ikusten zonai ba zera, sari hoi ematen zion. Han egoten giñen ba puntuak hartu desberdiñek, akordatzen naiz ni telefonoko hari batzun tartea-ta nundik billatzen gendun hori eta hoi lehenengo billatzen zonai ba sari hori ematen zioten.
-Eta ze sari zan?
-Merienda bat.
-A, merienda.
-Bai, ta orduan ba merienda, guk genduken goseekin ta ba, joe..
-Eskertzen zan.
-Bai.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!