Lanpostu hobeak lortzeko mugak eta balioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Felixek fabrikan sufritu izan du gehien. Izan ere, han, pixkanaka, lanpostu hobeak lortzen joan zen, baina eskola falta zitzaiola nabari zuen. Orduko azterketa bat gogoan du.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:02:59
- Erref: ATA-018/054
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
Ta nik gehiena sufrittu deana zean izan da, fabrikan. Klaro, fabrikan, ba, ni aprendiz sartu nitzen; ofizial terzera ein nitzen. Ta gero, ba, segunda joe, pruebata juten nitzen ta pruebatan, ba… ez non /enon/ eze itten han, zeatio eskolaik ez neuken, dibujoa sobretodo gutxi. Hemen koadrado ta ronbo ta rektangulo ta holako zea batzuk bai, baiño beste horti aurrea bate ez non ezer eitten. Ta hala, segunda behintzet “por antigüedad” ein nittuen. Ta gero, makina bat zan, ba, oso ona, ez dakit ba /eztaipa/ amerikanoa o inglesa o zer zan eta Espaiñin ez zeon besteik. Largero haundik eta puentek eta danak harrek eitten zittun Españi guztiako. Ta, ba, hautza iñok ez zon jun nahi. Ta Baztarrika, oin direktor jeneral daun horrek esan zin: “Eskisabel vete, que ya tendré yo en cuenta cuando hay que… en la subida de las categorías”, esan zin holaxe. Ta behintzet ezetz esateko korajeik ez non /enon/ izan ta hala jun nitzen. Gau pare baten eon nitzen loik ein be, zeatio zan makina bat, ba, zue deskuidoa pertsona bat hiltzeko peligroa zeon, botoia zapaldu ta eozein gauza… deskuidatzen baziñen harrek eozein gauza, harrek ematen zon golpeekin. Hala behintzet. Ta behintzet esamiña [han], ofizial primera. Ta montajea. Ta aurrena jarri zin, ba, “sumar enteros”; “[Kauen], hori besteik ez bada eingo diau!”. Geo “sumar decimales”, igual. Geo “restar enteros, restar decimales” igual. “Multiplicar enteros, multiplicar decimales”. Hue´re errez dominatzen non. Ta gero “dividir enteros, dividir decimales”. Hue´re igual. Ta geo kebradokin hasi zaten. “Oi dios! Oaintxe hondau nok!”. Ta hala, behintzet, beak pixkat zea, hasten zin, ta zeatzen non, soluzionatzen non. Ta aitzenen esan zin: “Eskisabel, tú todavía puedes llegar a más y vete al taller” esan zin. Hala jun nintzen. Zeatio besteek ez… bestea, nee lagune, bi giñen, bi plaza zeren. Eta bestea prailletan ibillita —Ordizikoa zan —, prailletan ibillita zeola ta ez dakit zer, badakit zer… “Aiba dios! Horrek nei… bueno, errez irabaziko ziak! Eingo ahal natxiek por antigüedad aunke sea” ta. Handik hillabete pare batea, nun jartzen duen anuntzioa: “Felix Eskisabel, oficial de primera por examen”; eta bestea, Jose Zaldua, “por antigüedad”. Nee arten… Ni pozak etorri nitzen etxea: “Ba! Jubilatzeako ofizial de primera ein natxiek behintzet eta”. Aizu, ni gustoa.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!