Azpeitia (Gipuzkoa)

Gerra ostea: miseria zegoeneko garaia

Gerra ostea: miseria zegoeneko garaia Lehen diru gutxi zegoen. Argindarraren posteak zuritzen zituztenei duro bat ordaintzen zieten orduko, eta ikaragarria zen hura. Euria egiten zuenean, euritatik babesteko nola-hala moldatzen ziren etxean. Kalekoek gosea pasa zuten gerra ostean, eta baserrikoek janaria noiz emango zain egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen diru gutxi zegoen. Argindarraren posteak zuritzen zituztenei duro bat ordaintzen zieten orduko, eta ikaragarria zen hura. Euria egiten zuenean, euritatik babesteko nola-hala moldatzen ziren etxean. Kalekoek gosea pasa zuten gerra ostean, eta baserrikoek janaria noiz emango zain egoten ziren.

Transkripzioa

- Zenbat denbora da, ba, oindiken orduko durue... gu gogortu ezkeo, hazi ezkeo... guk hogetaka urte giñuzela orduko durue hasi emen ziela postie zuritzen, postiek zuritzen. Ta hor...
- Nola postie zuritzen?
- Postiek, oin hor hormigoizkuek eta izeten die zeak Iberdrola ta zea... Telefonica ta hoyek. Baiña leno ordun iten zen piñu bota, zuritu... geo baiñu baten pasau zea baten... ipiñite zaukeben pistina haundi bet... han eztakit zenbat ordun euki, ez usteltzeatiken. Ta poste... eta hango lanien orduko duru pagatzen emen zebela. Barnolako "Hankaundi" ardozalie izen ber zan ta “eztakit zenbat tanke erdi eratan emen zitik (ditxik)". Auzokue gure aitte zanak eta “eran letxeskek orduko duru kobrau ezkeo!”. Ordun'e jornalak... orduko durue... ikearriye ordun! Hoi geotxo, geo. Leno gauzak hemen eskas zien, oso eskas. Ta nik eztakit, hainbexte... hamaike ume ta gurin neskak guardasola ta gu zakuekin juten giñen eskola. Ta beste tokiten halaxe... o okerro iual.
- Bate be iual?
- E?
- Bate be iual?
- Bate be ez zien iño zeoze... hau o hori eamango zeben, zakube o hau-hori. Ta ordun oiñetakoik’e abarkaik’e ez zan gomazko zeaik... beste zea kubiertakin ta indekuek izeten zien. Oin bezelako katiuska ta xiraik eta ez zan ordun. Ordun ez zan. Ordun e... gauzak oso gogor zien. Ta hor e... kalien pixu bat badauket nik zeien...ta oin "Sartunahikue"-n ama pamilikue... zeatu nun. Hayek arta-alie ogik ez ta errekreoko denporan guk'e zeoze eamaten... ogiye o zeoze eamaten genun basarrin indeku o... ta guk puxketa bat eman zai eoten zien hayek. Eta hayek... amak ipintzen ziyen labin tostaute arta-alie errekreoko denporan jateko. Kalin ordun geizkiyo zan basarriye baiño. Ta basarrin gezki, baiña ondiken.
- Baiño baserrin bizi zana betire...
- Jana zeuken, jana zeuken... itxeako esnie ta jana zeuken, jana zeuken. Ta holaxe bizimorue eaman gendun hamen.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia