Azpeitia (Gipuzkoa)

Etxeko jeneroa entregatu behar zeneko garaia

Etxeko jeneroa entregatu behar zeneko garaia Etxeko jeneroa erabiltzeko, lehen ezkutuan ibili behar izaten zuten. Behin ama etxeko jeneroa entregatzera joan, eta isuna ordaintzetik libratu zenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxeko jeneroa erabiltzeko, lehen ezkutuan ibili behar izaten zuten. Behin ama etxeko jeneroa entregatzera joan, eta isuna ordaintzetik libratu zenekoa kontatzen du.

Transkripzioa

- Estraperlo asko eitten zan?
- Estraperlue... geuk e... geure jeneruekin ihotzeko estraperluen ibili ber! Gariye ihotzeko ta artu ihotzeko ta... estraperlun ibilli ber!
- Zen estraperloa eitten zan? Ze jenerona?
- Estraperlue... itxeko jenerua, itxekua, hure estraperlukua ez da. Itxekua da. Hure ihotzea eamateko’re ixkutun ibili ber.
- Bai, baiño esan nahi det estraperloko jeneroa ibiltzen zan?
- Ez, ez, ez, ez, ez... ez, ez hori nik ez det ezautu hamen. Hamen ez det ezautu estraperloiken gai hortan. Etxeko jeneru ibiltzeko ixkutuka ibili ber. Estraperlun ibilli ber. Ta...
- Sekula konfiskau zizuen....
- E?
- Iriñik o konfiskau zizuen sekula?
- Ez, ez, ez...ez.
- Ez zizuen harrapau?
- Zea... beste baten e... ama jun da oillaxko pariekin ta gazta batzuk ... ta esnie’re bai... Ta Aizpeitiyen zaintzen zeak... delegauek. Azokie saltzea eaman ta delegauek zaintzen. Ta gure amak ordun e... hartu te kantin esne hoyek e... eta eaman dizte grupua eta delegauek eta han kanti hoyek ta delegauek eta andra geyo’re hartu ta bestiek geyo eamatea. Ta gure ama horrek aldein ta ayuntamentoa jiyo. Ta zan ordun e... nola zun izena... han e... Printzipalien eoten zan zea bat gizon batek esan diyo, mutil zarra zan, ta: “Hola ta hola in die. Ta... ze in ber det nik oin?” esan emen ziyon. “Ta aldein in al diyozu?” ta “bai, bestiei ekartzea jun zien ta trastik han laga ditut; gazta, esne ta patatie’re baietz ustet ta arrautzek’e bai. Han laga ditut... Ni jakitea etorri naiz honea ze in ber deten”. Ta “bueno, exkutau zure burua!”. Ta hartu exkutau, handik alde in. Ta astu hartu ta etxea utzik etorri zan. Etorri emen zan! Ta ordun e... etxeko jenerua eman ta delegauekin munta (multa) zenduken. Ta munta (multa) zenekin pagau? Ordun diru're gutxi izeten zan!
- Urri...
- Bai, bai oso urri. Kalin’e bai e!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia