Ataun (Gipuzkoa)

Txikitatik umezain etxean

Txikitatik umezain etxean <p>Etxeko lanak eta umezain egin behar izaten zuen ume-umetatik. Etxeko lana ez omen da ikusten. Orduan ez zen taka-takarik eta jostailurik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-015-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko lanak eta umezain egin behar izaten zuen ume-umetatik. Etxeko lana ez omen da ikusten. Orduan ez zen taka-takarik eta jostailurik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ume batzuk hazitakoa izango zea ordun o zaindutakoa behintzat.
- Bai, pentsa zazu ba. Neoni eoten nintzen. Bi zaharrenak juten zien lanea aitte-amekin baserria, lanea, ta ni gelditzen nitzen etxeen umezain. Eta etxea etorri ta geo demanda igual ematen zien ahizpak. Zeatik otordue igual ta, [zerbait ez non eingo han gustoa lanak eittea]. Ama zana [onenak] eta, beste ahizpa zaharragoa non eta. Ta nik nahigo izaten non kanpoa jutea, e! zeatik etxen gelditzea baiño… etxeen… etxekolana ez da ikusten ba. Eta demanda igual ematen zien: “Nun eon haiz?” o “Ze ein den?” eo “Ze itten aritu haiz eo?” E? Eta hala. Etxeen ni, jeneralen ni etxeen gelditzen nitzen umezai. Aitte-amak eta bi ahizpa zaharrenak juten zien baserria lanea eta ni etxen.
- Ta umek oain bezela eoten al zian beaien sihaska propioakin ta taka-takak eta jostailluekin…
- Bai, hoixe…! Hola uste al dezu? Ez zan taka-takaik eta, ez zan gue etxen jostailluik. Keba, ezta pentsau ´re! Ezta, ezta ezerre e! Gu baserrin behintzet pentsa zazu ba nola aitzen giñen. Baserri haundie zan, haundie zeuken, eta… jostailluik eta gauzaik, holako… holako gauzaik ez. Ez dakit nik ze ekarriko ziuen, ez naiz ezer akordatzen.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia