Anaiaren ezkontzako soinu-jotzaile
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anaia ezkondu zenean, Isidro Larrañaga zen soinua jotzera joatekoa; baina gaixotu egin zen, eta Sabinok jo zituen pieza batzuk orduan.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: ATA-014/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Anaie Lazkaokoa ezkondu zanen, soiñu-jolea zuen zeauta, koiñatok einda, han barriokoa zuen, Isidro Larrañaga. Larrañaga badau Tolosan, zea haundie dauke horrek, orkesta haundie soiñujoleena. Ta hoi laune zuen baserrikok, illara beste […]. Eta hoi hartu zuen ekartzeko bodako, han, Tolosan gendun, […] esaten zaion lekun, calle Rondilla o calle Mayor, Tolosakoa, eta bodea, bazkarie ta ez zeukela juteik, gaixotu in zala. “Jo! Uain soiñujoleik …”, ez zeon oaingo aukeraik ordun, bakar batzuk bazeren baiño, jolin! Eta hango koiñata o koiñado ein behar zona nere kintoa zan, Buenabista baserrikoa ta harek esan omen zon: “Sabinok joko dik, moteil, guk ein behar deguna itteko!” ta Aldarretako horrek esan zin, geo Inaxio zeon horrek eta esan zin, soiñu berria zeuken ordun, Larriñagak zeak, Martzelino horrek, Donostin einda, hamar milla real, bi rejistrokin ta, trikitixa ta. “Hi, hau eaman zak” aitzen nintzen harrekin pixkat eta, “hau eaman zak,[…], berrie dakau gaiñea ta…” Han ai naiz [...] Auskalo ze joko nun, eta bazan hemen soiñujolea, Maria Luisa Irastortza, ta Tolosan bizi zan. Ta zea, […] semekin eo ezkonduta. Ta etxe hortan bizi, tabernea zeon etxe hortan goien, eta ikusten det ate txirristutik, ni ai nitzela, burue hola jarrita. Nire arten esan… Esango zun harek: “Ze ai ote da hori? Ze ai ote da?” Ezer ez nekin ta! Portugesiña ta, holako batzuk, nola eo hala, ta yasta, kito.
- Zeintzuk zien piezak?
- Portugesiña ta. Holako batzuk.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!