Ataun (Gipuzkoa)

Soinua jotzearen onurak

Soinua jotzearen onurak <p>Ezkondu ostean, hamar urtean ez zuen jo soinurik. Gerora, bost urtez bai. Soinua jotzea ona omen da eskuentzat eta buruarentzat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu ostean, hamar urtean ez zuen jo soinurik. Gerora, bost urtez bai. Soinua jotzea ona omen da eskuentzat eta buruarentzat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo eon nintzen, e, hamabost, geo ezkondu ein nintzen Paxkiñanea, baakizu, zure lehengusuekin, eta han holako anbiente haundie ez zon soiñuako´re, eta hoi anbientea behar da gaiñea. Eta hamabost urten, hamar urten, ikuittu be euki non kajan sartuta eta han eon zan. Gero pixka bat hasi nitzen eta geo beste bost urten’e bai, eta gero ya honea etorri nintzen ta hemen ya anbientea, ba, andrek ez zon kasoik eitten baiño ni [nerea] neon, hemen jartzen nitzan ta kalea beida ta, benga ta, behin eo baiño gehio aitzen nitun hor saltatzen, e! Geo gañea esan zian, e, eskuntzat’e ona zala [… jartzeko] eta Donostin’e, alabana jun nintzen behin ta han apeaderoa lagundu zin Grosen … ta han emakume batez saludau zon eta zin: “hau, atte, nee… Tolosakoa da eta nee lantokiko kutxan eitten do /eitteo/ lana ta gizon baten andrea da honek piano jotzen do” ta nik esan nion: “nik’e joko nuke, baneki!”. Ta “zuk soiñua jotzen dezu /jotzezu/ ba” alabak esan zin-ta, “soiñua jotzen al dezu?” esan zin ta, “aitzen naiz, hotsa ateratzen, baiño, ez dakit ezer… eskuntzako ta ona da…” “Bai, eskuntzat ona da, baiño honentzat da ona, e! Honentzat! Zu segi ahal dezun arten, zeatik horrek muittuarazi itten do hoi dana ta.” Hola die kontu hoik…

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia