Astigarraga (Gipuzkoa)

Sagardoa Donostiara

Sagardoa Donostiara <p>Sagardoa egina zegoenean eramaten zuten Donostiara. Beste Astigarragako baserriren batek ere ba omen zuen lokala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-046-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardoa egina zegoenean eramaten zuten Donostiara. Beste Astigarragako baserriren batek ere ba omen zuen lokala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemendik hara eramateko esan dezu karreto barrikan ez?
- Bai, zeran kaleran. Kaleran bidea iriki, ta zera hori, hemen ikusiko zenun nola ematen duen festeta sagardoa zera estu luzi hori?
- Bai, bai.
- Ba holakua zan, estu luzia, baino hori baiño haundiagua.
- Ta hori zure gurasuena zen ala?
- Bai, bai hemen egoten zan hura hor jasota edo. Hor egoten zan gero zerak sagardua hara eramateko hasi arte.
- Hori horretarako bakarrik erabiltzen zen?
- Bai, bai, bai.
- Eta zer eramaten zen sagardua ala mustioa ta han fermentatu?
Ez, ez, ez, ez hemen ya fermentatua ta dana iña. Hemen ya itten zanian zeran, hemen ya hasten zianian edaten probatzeko gero zera nahi zuenak, ordun hara eramaten zan. Ta han ya edaten hasteko berehala. Han ya berehala edaten hasteko.
- Ordun arrantzale asko juten zan hara?
- Bai, ordun bai zera inguru hartan sagardotegia ta hori ordun ez omen zan hainbeste han sagardoa, ez dakit [...] bazuten edo... norabaitti adittua edo ez dakit.
- Baziren gehio zu bezela hola lokala zutenak eta...
- Ez naiz ba goatzen, zerbait'e adittu beten bat edo ba ote zan esaten dizut ba [...] edo ba ote zan baiña ni ez naiz goatzen.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia