Mertxe Arrieta Matxain
Astigarraga (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Gaztañaga baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen eta ama Usurbilgoa. Lau senide ziren, bera neska bakarra. Mojekin ibili zen eskolan. Ama Bretxara joaten zen tratuarekin, eta batzuetan berari ere egokitzen zitzaion lan hori. Mertxe umea zenean, Gaztañaga baserria sagardotegia ere bazen, eta Donostiara ere eramaten zuten sagardoa, karreto-barrikan, han basoka saltzeko (Anjel kaleko lokal batean). Aita zaborra biltzera ere joaten zen, galerarekin, Donostiara, gero konposta gisa erabiltzeko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATG-046 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute